Aginte makila, golfaz harago

Amagoia Gurrutxaga Uranga Alfontso XIII.a erbesteratzearekin batera ezarri zen II. Errepublika Espainian. Errege hark inauguratu zuen Zarauzko golf zelaia 1916ko uztailaren 31n. Narrosko markesaren eta Lecerako dukearen ekimenez eta Zarauzko Udalaren babes osoz sortu zen proiektu hura. Haren inguruan eratu zen oligarka koadrila nabarmen lerratu zen 36ko udan —eta ondorengo urteetan— estatu kolpearen eta diktaduraren […]

Konspiratzaileen lagun argentinarra

Amagoia Gurrutxaga Uranga Zarautzen 1936ko uztaileko estatu kolpea oso ondo prestatuta eta eliteek babestuta etorri zela baieztatzen duen agiri bat bada. Memoranduma da. Daniel Garcia Mansillak idatzi eta duela 75 urte aurkeztu zuen Argentinako Kanpo Harremanetarako Ministerioan, “1939ko apirila” data jarrita. Garcia Mansilla Argentinaren enbaxadorea zen Espainian, eta konspirazioaren eta Aiala etxean gertatu ziren hainbat mugimendu diplomatikoren […]

Udal agintariak, preso eta diru eske

Amagoia Gurrutxaga Uranga Behin frankisten esku erorita, milaka euskal herritar aritu ziren haientzako esklabo lanetan. Faxisten “Gurutzada Saindua” pertsonak, ideiak, erakundeak, herriak… suntsitzen ari zen, eta horretarako dirua behar zuen. Dirua lortzeko, arerio politikoak isun, errekisa eta konfiskazio bidez odolustu zituzten hasteko. Segidan, langile behartu bihurtu zituzten. Zarauztar askok eman zituen urteak halako lanetan. Zarauzko […]

Juan Miguel Aizpurua Iturzaeta, Gernikan desagertua

Amagoia Gurrutxaga Uranga Gernikan desagertu zen, Jose Francisco Pagadizabal Iribar laguna bezalaxe. Biak ziren oso gazte, biak hil zituzten zarauztar erreketeek, herri memoriaren arabera. 1921eko irailaren 29an jaioa. Tomasen eta Silvestraren semea. Jose Nicanor eta Julian anaia zaharragoekin eta Jose Francisco Pagadizabal eta Antonio Moreno lagunekin batera joan zen frontera, besteak beste. Gernikan ezagun baten […]

Jose Francisco Pagadizabal Iribar, Gernikan desagertua

Amagoia Gurrutxaga Uranga Gernikan desagertu bezperan bete zituen 18 urte Zarauztik aurrera joandako gazteak. Senideek ez daukate haren heriotza egiaztetzeko agiririk. Heriotza modua exekuzioa izan zen, gudari beteranoek egindako kontaketaren arabera. Jose Mariaren eta Manuela Antoniaren semea. Erreketeak bazetoztela-eta alde egin nahian zebilela ikusita, aitak esan zion ez alde egiteko herritik; ez zuela ezer egin […]

Karlisten armen bila

Amagoia Gurrutxaga Uranga “Hainbat herritan antolatutako Gipuzkoako erreketeak prest zeuden altxamendu militarrarekin bat egiteko, eta egitura nabarmena izan zuten Zarautzen”. Apirilak 16 egun zituen. 1937 zen urtea. Bilbon sinatuta dago agiria, Jose Antonio Agirreren Jaurlaritzak bertan zeukan artean egoitza. Zarautzez mintzo da, ordea. Espainiako Memoria Historikoaren Agiritegian dago jasota hainbat zarauztar eskuindarren aurka Bilboko 3. instrukzio auzitegiak […]

Zarauzko hiltegia, Zarauzko hildakoak

Segidan, Euzkadi egunkariak 1937ko otsailaren 25ean Zarautzi buruz argitaratu zuen artikulua osorik itzulita. Izenburua: “Zarautzen hilketak eta desjabetzeak”. Azalpenak soberan daude (*): Jakinekoa denez, Zarauztik 63 pertsona kanporatu zituzten, ume eta andre. Kontatu dutenez, Zarauzko bi seme fusilatu dituzte. Jose Lacre [Lahore] bat: matxinoak herrira sartu orduko ustezko espia izateagatik atxilotu zuten. Donostiara eraman eta […]

Hiltzera kondenatutakoaren gutunak

Amagoia Gurrutxaga Uranga Jose Alonso Muñoz urtarrilaren 8 batez jaio zen. Zarautz zuen bizitoki militarrak 1936ko uztailaren 18an matxinatu zirenean, Santoña frankisten esku geratu ostean hartu zuten preso. Epaiketa sumarisimoa egin zioten eta, 1938ko urtarrilaren 8an, 43 urte bete zituen egunean, Larrinagako kartzelan fusilatu zuten. Hiru gutun utzi zituen bere azken orduko desioen lekuko. Jose […]

Amagoia Gurrutxagak ‘Zarauzko postalak, 36ko gerra’ liburua idatzi du

Herritarren aurrean ostiral honetan aurkeztuko du Modelo aretoan. Udalaren eta Euskal Memoriaren arteko elkarlanetik jaioa, memoria historikoa berreskuratzeari begira pauso berria ematera dator [argazkia eta testua: Antxon Etxeberria, El Diario Vasco, 2013-05-29). Zarauzko Udalaren eta Euskal Memoriaren arteko elkarlanaren ondorioz, memoria historikoa berreskuratzeari begira pauso berria ematera dator Amagoia Gurrutxagak idatzi berri duen liburuak. ‘Zarauzko […]

‘Zarauzko postalak. 36ko gerra’ liburua eskuratzeko moduak

Gaur hedabideen aurrean prentsaurrean liburua aurkeztu ondoren, datorren ostiralean aurkeztuko da Zarauzko postalak. 36ko gerra zarauztarren aurrean, Modelo aretoan 19:00etan hasiko den ekitaldian. Liburua bertan erosi ahal izango da, 12 euroan. Datorren astelehenetik aurrera, berriz, Kultura Sailak Sanz Enean dituen bulegoetan erosi ahal izango da. Era berean, nahi duten herriko liburu dendek ere salgai izango […]