‘Zarauzko postalak’ liburua

Zarauzko Udalaren eta Euskal Memoriaren arteko elkarlanaren ondorioz, memoria historikoa berreskuratzeari begira pauso berria ematera dator Amagoia Gurrutxaga kazetariak idatzitako liburua.

Liburu honek 1936ko gerran eta eta gerraostean zarauztarrek jasandakoa biltzen du orrialdeetan barrena, testu, argazki eta postal orain arte ezezagunekin, herritarrei egia ezagutarazteko.
zarautz1936

3 thoughts on “‘Zarauzko postalak’ liburua

  1. Behar beharrezkotzat bezala hartzen dut liburu hau. Zorionak egileari! Eta ahalik eta osatuen izan dadilaren esperantzan denboraren poderioz, Izan zirenen errespetozko oroitgarri. Inor ahastu gabe, ez ezkerreko, ez eskubiko edota abertzale edo espainiar zale. Zuzen edo oker jokatu izanak, norberak ikusi beharko. Baina denen testigantza erabat beharrezkoa da. Bi aldetakoenak irakurtzeko, jakiteko eta zuzentzekoak baleude, zuzentzeko. Zentzu guztietan. Ohorezko behar duenari, halakoxetzat ikusteko, eta ez duenari … norberak juzkatu dezala, hartara ausartuko balitz. Baina argia sartu dadin justiziazko eta bakezko erreparazio orokor batera iritsi ahal izateko. Norbanako errespetoaren izenean. Sorra sor, sor zaie ixilpean geratutako guzti haiei. Sufrimenduaren protagonistei gehien bat, bai hileri eta bai bizieri. Eta osagarri bezala, ondo legoke ahal balitz ezkertiar edota abertzaleen alde hildako Zarauztarren zerrenda luze horri, izen abizenez gain, argazkiak ere jartzen joango baginateke. Denon artean. Etxeetan familiko argazki zaharretan begiratuz. Eta herriratu, kaleratu,poster batean, ezagutu ditzagun. Jainkoa eta Lege Zaharra, Euskadiko Estatutua edo Errepublikaren alde hildako haiek.
    Nazional edo karlisten aldekoek duten bezalaxe Foru edo Espainiaren alde hildako zarauztarren poster eta argazkiak. Haienak ikusten ditugun bezalaxe, por Dios, la tradición, eta abar eta abar.
    Era berean, legezkoa zen Errepublikako Estatutuaren alde izandakoena. Eskubide berdinarekin. Zarauztarrok, garai hartan galdu ziren pertsona guztien irudiak izan ditzagun. Herriak zenbat galdu zuen sarraski harren erruz, senti dezan.
    Famili bakoitzaren minaren haratago, min kolektibo bat bezala, Zarauztar guzion mina bezala. Garai bateko gazte eder batzuen galera tamalgarri bezala.
    Gerora ere harren ondorena izan bait dugu. Latza berriro ere bi aldetatik, gu geu Zarauztarrontzat, haratagora joan beharrik gabe. Gradu bat edo bestean. Justiziazko oreka bat ez badugu lortzen elkar eramanean, berriro odolduko garelakoen arriskua hortxen geratuko bait da.
    Oxala iraganezkoak azkenak balira eta lortuko bagenu!
    Hitzarmen orokor bat beharrezkoa da, konzientzi nazionala hain desorekatua dagoen artean, lurraldez lurralde.
    Iparraldean Frantziarren alde bi gudu handi eraman izanak, euskaldunok frantseztu ditu mail handi batean. Sentimenduz batetik eta diglosiaren bidez, bestetik.
    Eta hegoaldean, mende askotako harreman nahastuak, beste hainbeste lortu du gure artean. Nazionaltasunaren kontzientzi galtze edo nahaste baten desoreka lurraldez lurralde, eta baita bailaraz ere, esan daiteke. Halaxe dan bitartean, nahi ta nahiez, bakeari espazio zabal bat eskaini beharko diogu. Naroa eta lasaia, nun denok kabitu gaitezen. Bateko eta bestekoak. Lotura sokak eten gabe agian, baina nun naziotasunak sufri ez dezan, euskal nortasunak iraun dezan oparo etorkizunean. Odolik gabe. Justizizko bake batean.

    • Kaixo, Joxe Mai!

      Amagoia Gurrutxaga naiz, ‘Zarauzko postalak’ liburuaren (eta segidako webgunearen) egilea. Eskerrak zuri arretagatik, eta jakin dezazula saiatzen ari naizela ahalik eta gehienen argazkiak lortzen eta plazaratzen. Zaila izango da zuk aipatzen duzun poster hori erabat osatzea, hildako askoren ondorenak ez baitaude dagoeneko Zarautzen bizitzen. Hala ere, eta ahal den neurrian, egin beharreko berreskurapen lana dela deritzot. Zerorrek norbaiten argazkirik eskuratzeko modurik jakingo bazenu, eskertuko nizuke.
      Eta bai, arrazoia duzu: iraganetik ikastea dagokigu orainalditik etorkizuna elkarrekin eraikitzen ari garenoi. Mila mila esker zure mezuagatik

      a.

  2. Barkatu lehenago ez erantzun izana. Pattal antzera ibili naiz aldi batean eta zenbait gauz baztertuak izan ditut. Erantzun zenidala ikusi izan banu lehenago kasu egingo nizun. Barkatu!
    Ez det etxetik inungo argazkirik, ez oharrik. Milesker zuri! Zu zera lanean ari zarena eta,
    Herri txiki honek, gure Euskal Herri ttipitu honek mendez mende, zenbat anka sartze egin dituen, anaia anaiaren kontrako borroka inuzenteekin ahulduz … eta halere … nola iraun duen.
    Harrigarria!
    Kanpokoari aurre egitea nahikoa ez balitz bezala, etxekoa etxekoen aurka ibili behar honek kanpokoen mesedetan.
    Eta ez noa sartzera eztabaida antzuetan. Zein diren barrukoak eta bertakoak edota kanpokoak. Ez! Baina bai, bertako asko kanpoko balira bezala ibili direla mendetan.
    Gerra onik ez da. Inoiz ez da izan! Denentzat da tamalgarria eta bando guztientzat, bai irabazle eta bai galtzaileentzat. Herri mailan behintzat. Jende xeheengan! Haundi maundiak beti bait daude tiro hotsetik urrun antzera, bada ez bada.
    “Gerra batetik barkatzen ez dudana … zera da.
    Erasotzailearen kodizia!”
    Konkista gerrak guziak, hori bait dute helburu. Erasotzen dan harreri … duena kentzea.
    Gero nahi duzun bezala duzu hori makilatzea, baina ez dago ukatzerik.
    Eta gure arbasoetatik orain bitartean, sokari eutsiz jarraitutako herri ttipittu bat gera. Ttipittua … ez bait ginen beti, herri txikia izan.
    Mendetakoa izan bait da erasoa. Eten gabekoa!
    Irakurri bestela Marija Gimbutas-eri. Ea nortzuk ziren erasotzaileek orain dela milatxoren bat edo beste urte … eta nola oraindik berdintsuan jarraitzen duten.
    Eta, zer izan eta egon zen eta ehunekoren batean ere … oraindik dagoen jokoan.
    Ez dut espero zenbaitzuk ulertzea zertaz ari naizen, baina esperantza badut beste zenbaitzuengan begietan izpitxoren bat piztea … esaten badut, min ematen nauela … ez hil ziren guzti haiek bakarrik … mendez mende hil ziren haiek, kodiziaren esku.
    Baino, baita ere, “haien segidakoak izan zitekenak … eta izatera inoiz iritsi ez zirenak! Jaio ez zirenak kodiziaren gosearengatik!”
    Euskal Mundu handi hura, mendez mende hiltzen, ahultzen, erasotzen izanak, nola soka sendo bati kentzen badizkiozu, ari-sokatxoak, aritxoz ari, azkenean soka sendo hori mehartzen joaten dan. Ahultzen. Gorputza eta arima. Biak batera!
    Eta azkenean, noraezean gaudenean, ze, nora gehiago uzkurtu edo ttipittu ez bait zaigu jadanik geratzen, ezta hemen bertan ere. Kantauri ondoko azken txoko hontan …
    Azken txokoan ere nola minorizatuak garen! Gure hiri eta herrixketan. Zenbait arlotan ezinduak!
    Konturatzen al gera telebista edo irratia gure egon gela, sukalde, automobil edozein lekutan sintonizatzen ditugunean ehuneko haundi, gehientxu batean, gazteleraz ditugula? Ez duela zer ikusirik elekziotako bozketetan ateratzen ditugun ehunekoekin? Ez dagoela kopuruetan inolako oreka edo korrespondentziarikan?
    Eta oraindikan, euskarara, ikastera, erabiltzera, behartu egiten dela ariko da norbait.
    Zein zaila dan euskaldun izatea!
    Jope txo! Hi jota hago!
    Agian.
    Baina demagun, eszena erabat utopiko bat jartzen dugula!
    Nun arabiar eraso bat izango balitz Espainian eta nagusituko balira penintsulaz, demagun, ehun urtez.
    Espainia arabizatu, irrati, telebista, egunkariak, eskolak, eleizak, jendea arabiar hizkuntzan erabat hezi eta hasi, Magreb-eko jende multzo handi bat ekarriarazi. Eta gaztelera zabalera haundi batzutan galduarazi horren eraginez.
    Eta arnas hartu nahiean, Cuencan, Avilan, Leonen sortuko balituzkete bertakoek “gazteleraren ikastolak”, iraun nahiean, eutsi nahiean herri bezala …
    Akaso orduan zenbaitek ulertuko gintuzkete. Ez dadin gerta!!!

Utzi iruzkina