“Mendeku hartzen ibili ziren eta kristau onak zirela esaten zuten karlista haiek”

Frankistak Zarautzera sartu osteko giroa beldurrak, mendeku goseak eta moralitate itogarriak markatu zuten, Francisco Javier Aranburu Arangurenen gogoan. Testigantza: Francisco Javier Aranburu Aranguren (1921-2006) Data: 2005. Iturria: Ahotsak ekimena. Elkarrizketatzaileak: Fernando Muniozguren eta Miren Zabaleta. Hau herri apala izan da. Hemen bi alderdi ziren lehen politika aldetik: karlistak eta abertzaleak. Hona aristokrazia etortzen zen uda […]

Narrosko jauregia jazarpenaren erdigunean

Amagoia Gurrutxaga Uranga Jose Cebollero Garces komandanteak Agapito Iurrita Albisu izendatu zuen Zarauzko alkate 1936ko irailaren 21ean. Zinegotzi, berriz, hauek jarri zituen: Eduardo Esnal Agote, Marcelino Manterola Larrañaga, Modesto Piquer Pera, Juan de la Maza Gonzalez eta German Eizagirre Fort. Pregoiz jakinarazi zituzten izendapenak, berehala hartu zuten kargua izendatuek. Esnalek eta Manterolak ez zuten lehen […]

Frankistengandik ihesi

Amagoia Gurrutxaga Uranga Frankistak ailegatu aurretik, ehunka herritarrek egin zuten ihes Zarauztik. Frontera batzuek, gune seguruagoen bila besteek. Gerra irabazleen kroniken arabera, 600 bat zarauztarrek alde egin zuten 1936ko irail hartan. Frontetik eta espetxeetatik garaituta itzuli zirenek osatu zuten jarraian ageri den zerrendaren handi-aurkia, duela 35 bat urte, 423 pertsonarekin osatu zuten iheslari ilada. Guztien izenak […]

Lehendabiziko alkate frankista izendatu dute

Amagoia Gurrutxaga Uranga Segidan, hitzez hitz, frankistek herria hartu orduko osatu zuten lehendabiziko udal aginte taldea. Narrosen ezarri zuten egoitza, milizianoek herria utzi aurreko azken lana udaletxean —gaur egungo musika plazan zegoen—, posta eta telegrafo etxean eta Getariarako bidea lehertaraztea izan baitzuten. Narrosen, gainera, kuartel militarra ezarri zuten. Hala, aginte militarrak eta zibilak bat egin […]