1936ko otsailaren 16a, karlisten azken hauteskunde porrot eguna

Amagoia Gurrutxaga Uranga 1936ko otsailaren 16a, hauteskunde orokor eguna izan zen Espainian. Baita Euskal Herrian ere. Hauteskunde haietan, aurrekoetan bezalaxe, abertzaleek gain hartu zieten karlistei Zarautzen. Azken horiek ez zeuden galera onartzeko prest, hala ere. Karlistak herriko nagusi izatera ohituta zeuden, eta plaza eta tresna guztiak erabiltzeko prest zeuden beren nagusitasunari eusteko. Meliton Pagola herriko […]

Depurazioak, udal funtzionario taldea ‘garbitzeko’

Amagoia Gurrutxaga Uranga Komandante militarraren aginduz Zarauztik dozenaka emakume eta haur kanporatzeari ekin zioten egun berean, 1937ko otsailaren 13an, hamasei udal funtzionariori buruzko “depurazio txostenak” egitea erabaki zuten udal plenoan, “Espainia salbatzeko Mugimendu aintzatetsuaren kontra” aritutakoak izan zitezkeela iritzita. 1937ko otsailaren 13ko udal plenoen akta liburuetan ez zuten aipatu ere egin zibil kanporaketa -senarra edo […]