Huarte Jauregiren etorrera

Amagoia Gurrutxaga Uranga 1937ko martxoaren 4an, Jose Maria Huarte Jauregi artilleriako konplemento tenientea Zarauzko komandante militar egin zuten. Haren aurretik, Juan Pruna Fernandez Florezek (1936ko irailaren 24tik azaroaren 5era arte) eta Rafael Barrio Salamancak (azaroaren 5etik martxoaren 3ra bitartean) bete zuten kargu hori. Juan Pruna Fernandez Florezekin, jazarpenaren aurpegirik gordinena erakutsi zuten frankistek, haren agintaldian gertatu […]

Otxandio erori da; Zarauzko lehen ‘martiria’ ere bai

Amagoia Gurrutxaga Uranga 1937ko martxoaren 31n, Emilio Mola jeneral matxinoaren tropek erasoari ekin zioten Arabako eta Gipuzkoako fronteetan. Apirilaren 4ean, Otxandio hartu zuten. Bizkaiko lehen herria zen hura erortzen. Apirilaren 4ean bertan, ilunabarrean jaso zuten Otxandioren erorketaren berri Zarautzen. Narrosko komandantzian jaso zen albistea. Jose Maria Huarte Jauregi komandanteak berehala jo arazi zuen bandoa, manifestaziora deituz herritarrak. Narrosko […]

Zarauzko hiltegia, Zarauzko hildakoak

Segidan, Euzkadi egunkariak 1937ko otsailaren 25ean Zarautzi buruz argitaratu zuen artikulua osorik itzulita. Izenburua: “Zarautzen hilketak eta desjabetzeak”. Azalpenak soberan daude (*): Jakinekoa denez, Zarauztik 63 pertsona kanporatu zituzten, ume eta andre. Kontatu dutenez, Zarauzko bi seme fusilatu dituzte. Jose Lacre [Lahore] bat: matxinoak herrira sartu orduko ustezko espia izateagatik atxilotu zuten. Donostiara eraman eta […]

Lapurreta lege

Amagoia Gurrutxaga Uranga Zarautz hartu orduko desagerrarazitako abertzale eta errepublikazaleak ez ziren ikustekoak. Gaueko segizioak ziren haiei eskainitakoak, baina ez ziren bakarrak. Ihes egin zuten askoren etxeak eta patrikak husteko irrikitan zeuden faxistak, eta errekisak, isunak eta lapurretak zaparradan heldu ziren. Zarautzera 1936ko irailaren 20an sartu ziren faxistak, eta egun berean La Voz de España egunkariko […]

Hiltzera kondenatutakoaren gutunak

Amagoia Gurrutxaga Uranga Jose Alonso Muñoz urtarrilaren 8 batez jaio zen. Zarautz zuen bizitoki militarrak 1936ko uztailaren 18an matxinatu zirenean, Santoña frankisten esku geratu ostean hartu zuten preso. Epaiketa sumarisimoa egin zioten eta, 1938ko urtarrilaren 8an, 43 urte bete zituen egunean, Larrinagako kartzelan fusilatu zuten. Hiru gutun utzi zituen bere azken orduko desioen lekuko. Jose […]