Lehendabiziko hildakoa

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Fermin Albizu Iruretagoiena. 1901eko uztailaren 7an San Frantzisko kaleko 12.ean jaioa. Margarita Mendiola Gurrutxagarekin zegoen ezkondua. Zarauzko Defentsa Batzordearen laguntzailea. 1936ko uztailaren 26an hil zen, tiro baten ondorioz. Hari dagokio 36ko gerrak herrian utzitako lehendabiziko hildakoa izateko ohore tristea.

Fermin Albizu Iruretagoienaren heriotza agiria.

Fermin Albizu Iruretagoienaren heriotza agiria.

 

Hiru seme-alaba utzi zituen zurtz: Miren Gurutze, Joseba Koldobika eta Miren Itziar. Euskarazko izenak aukeratzea aldarrikapen abertzale agerikoa egitea zen garaian, aitaren ideien salatari gertatzen dira deiturok.

Eskuindarrek estatu kolpea uztailaren 18an jotzea, bi egun geroago Zarauzko Defentsa Batzordea sortzea eta handik sei egunetara Fermin Albizu Iruretagoiena hiltzea, soka berak lotutako gertakariak izan ziren. Defentsa Batzordeko laguntzaile egin zen Albizu, izan ere. Zarauzko bake epaitegian jasota dagoen heriotza aktaren arabera, “suzko armaren zauriek” eragindako “shock traumatikoaren ondorioz” hil zen, bere etxean, 19:00etan. Ez dago datu gehiagorik. Franco hil berritan gerra galtzaileek egindako memorandumaren arabera, “gudagatik, ezbeharrez hila” gertatu zen.

Euskal Memoriako datu basearen arabera, berriz, Fermin Albisu izeneko miliziano zarauztar bat hil zen Gipuzkoako frontean uztailaren 31n. Zarauzko 1930eko erroldan ez da Fermin Albisurik ageri. Fermin Albizu Iruretagoiena bai.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s