Memoria ariketak

Zarauzko postalak izeneko blog hau, Zarauzko postalak. 36ko gerra liburuaren osagarri gisara sortu da. Izan ere, Amagoia Gurrutxagaren liburua idatzita eta argitaratuta egon arren, 36ko gerraren inguko eta ondorengo urteetako hamaika lekukotza, argazki eta istorio oraindik isilpean dauden uste osoa dute Zarauzko Udalak eta Euskal Memoria Fundazioak.

Horiei atea zabaltzeko, eta helduko diren testigantza, argazki eta dokumentu berriak biltzeko atea izan nahi du blog honek. Memoria ariketak egitera gonbidatu nahi ditugu orain arte isilik egon diren zarauztarrak. Horretarako, ekarpenak kultura@zarautz.org posta elektronikora bidaltzea nahikoa da, edota Zarauzko Udalaren Kultura Sailarekin harremanetan jartzea.

Jasotako testigantza, dokumentu eta ekarpen berriak gehituko ditugu blog honetan, iraunkorki herritarren eskura egon daitezen.

image
[ Zarautz 1936, Juan Luis Mendizabal Mendi pintorearen koadroa.
“Zarautz 1936. Soldaduak Iñurritzan, esku-bonbak erabiltzen ikasten, eta haurrak begira”].

Advertisements

3 thoughts on “Memoria ariketak

  1. Kaixo
    Eukene Durana naiz, Gasteizkoa eta liburuaren berri izan dut. Nire amaren testigantza interesgarria delakoan nago. Orain 89 urte ditu eta garai horretan familiarekin bizi zen Zarautzen, gerragatik aldegin behar izan zuen arte. Amak, Otilia Jimenok liburu bat argitaratuta dauka Txertoaren bitartez. Interesatzen bazaizue pasatuko dizuet, garai horretako informazio nahikoa dauka eta.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s