Loiola, 62 gazte zarauztarren gerra eskola

Loiola batailoiko boluntario zarauztarrak, Gernikan (Bizkaia).

Loiola batailoiko boluntario zarauztarrak, Gernikan (Bizkaia).

1936ko abuztuaren lehen egunetan, Zarauzko dozenaka gazte abertzale boluntario joan zen Loiolako  santutegira, militar matxinoen aurka antolatzeko eta borrokatzeko asmoz. Han sortu zen Eusko Gudarosteen lehendabiziko kimua, Azpeitiko Defentsa Batzordearen babespean. Gudaroste horretako lehen konpainiari Anaitasuna izena jarri zioten, baina Zarautz ezizenez egin zen ezaguna, zarauztarrak nagusi zirelako bertan.

Amagoia Gurrutxaga Uranga

“Abuztuaren 5ean [1936koan] heldu ginen Loiolako santutegira, Felipe Amutxategirekin, santutegiaz eta bertan zegoenaz jabetzera. Kaleko traje marroia dut soinean, normala den bezala, eta fusila eskuan autotik jaistean. (…) Arratsalde horretan bertan Candido Saseta kapitaina etorriko dela esan digute. Hura etorri bitartean, zalaparta sortu dugu sarreran eta gudari bat dantza hinduak imitatzen aritu da amaieran traste zaparrada jasotzeko. Orduantxe heldu da kapitaina. Beltzarana da, antiojuak ditu eta beheko ezpaina oso zorabiatuta. Gozo mintzo da. Eusko Gudarostea sortzeko eta trebatzeko Kuartel Handi bat sortzea da helburua”.

(Jose Estornes Lasa, Un gudari navarro en los frentes de Euzkadi-Asturias-Cataluña liburuan)

Jose Estornes Lasak aipatu bezala, Candido Saseta kapitainaren aginduetara abiatu zen Loiolako santutegiko martxa militarra eta Manuel Irujo, Jose Maria Lasarte eta Telesforo Monzon jeltzaleek kontrolatzen zuten. Arma gutxi eta borondate askorekin, Ernioko magalak babesteari ekin zioten lehenik, eta Gipuzkoa mendebaldeko eremu zabalak hartu zituen kontrolpean, Gipuzkoako borroka gogorrena Irun eta Donostia aldean -ezkertiarrak ziren nagusi fronte hartan- gertatzen ari zenean.

Gipuzkoa erori ahala, Bizkai aldera jo zuten Loiolako santutegiko gudariek, eta Gernikan (Bizkaia) osatu zen ofizialki batailoia, Eusko Gudarosteetako 6.a eta Euzkadiko armadako 18.a. Hauek dira Loiolako santutegira  boluntario joandako zarauztarrak:

Agirre Aizpurua, Gregorio

Agirre Aldalur, Joxemari

Agirre Lertxundi, Eustakio

Agirrezabalaga Inda, Xalbador

Aierdi Aldasoro, Mikel

Aizpurua Aranburu, Luis

Aizpurua Aristi, Daniel

Aizpurua Aristi, Inazio

Aizpurua Iturzaeta, Joxe

Aizpurua Ostolaza, Sebastian

Amuskibar Mendizabal, Mikel

Anzuola Soroa, Anastasio

Aramendi Azkue, Joxe

Aranburu Aierza, Juan Luis

Aranguren Arrillaga, Manuel

Arregi Iturzaeta, Buenaventura

Arregi Iturzaeta, Joxe Mari

Beristain Etxabe, Bittor

Eizagirre (Argoin), Manuel

Elola Aranburu, Fermin

Eskudero Garcia de Goizueta, Blas

Eskudero Garcia de Goizueta, Bixente

Etxabe Garate, Joxe

Ezenarro Barrenetxea, Juan

Gezalaga Pagola, Manuel

Itxaso Ibarbia, Juan

Iruretagoiena Agirrezarobe, Luis

Iruretagoiena Anzuola, Modesto

Iruretagoiena Aranburu, Juan

Iruretagoiena Zubeldia, Martin

Izeta Iruretagoiena, Inazio

Kortajarena Azkonobieta, Agustin

Kortajarena Azkonobieta, Juan

Kortajarena Azkonobieta, Julian

Kortajarena Azkonabeitia, Gregorio

Landa Agirre, Joxe

Landa Arruti, Joxe

Larrañaga Manterola, Ximon

Larrarte Alkorta, Francisco

Larrarte Gonzalez Etxabarri, Joxe

Leunda Azpeitia, Antonio

Makazaga Foruria, Jesus

Mitxelena Txapartegi, Joxe Leon

Odriozola Iruretagoiena, Francisco

Odriozola Iruretagoiena, Joxe

Rezabal Arruti, Antonio

Rezabal Arruti, Gregorio

San Sebastian Izeta, Bixente

Solabarrieta Arsuaga, Migel

Soraluze Arrondo, Francisco

Subiñas Aizpurua, Fernando

Unzurrunzaga Ugarteburu, Joxe

Urbieta Etxeberria, Joxemari

Uria Amilibia, Sebastian

Uria Amilibia, Manuel

Uria Amilibia, Joxemiel

Zabalegi Gereka, Pedro (*)

Zabalegi Gereka, Francisco

Zarauz Lizarralde, Blas

Zinkunegi Aiestaran, Antonio

Zinkunegi Zabala, Gotzon

Zubizarreta Mendiguren, Migel

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s