Okupazioak 80 urte

Gaur 80 urte, tropa faxistek Zarautz hartu zuten. Jose Iruretagoyena Solchaga koronela zen tropa haien buru nagusia. Lodosan (Nafarroa) tradizio militarreko etxean 1879an jaioa, Jose Solchaga Zala jeneralaren -Irun eta Donostia hartu zituzten indarren burua- lehengusu propioa zen. 1895ean hasi zuen karrera militarra, eta Marokoko Gerran parte hartu zuen. Amagoia Gurrutxaga Uranga Tolosako sektoreko indar […]

“Lehen, bigarren eta hirugarren mailako minen liga antolatzea anti-terapia da”

Zarauzko postalak. 36ko gerra. Herri hori bera du aztergai liburuak, baina fronte gunerik izan ez zuten herri askok pairatu zuten bidegabekeriaren ispilua ere bada. Hildakoak, iheslariak, ekonomikoki itoak, esklaboak, espetxetik etorri berritan jipoituak, langabeziara kondenatuak, diziplina militarrean hezitakoak, herritik kanporatuak, ezer barkatu ez zutenei barkatu beharrean hazitakoak… Horiek denak duindu ditu Amagoia Gurrutxaga Urangaren ahaleginak. […]

Jendetza bildu da ‘Zarauzko postalak’ liburuaren aurkezpenean

[ iturria: bideoa, argazkia eta testua > Urola Kostako HITZA ] Ostiralean egin zuten Zarauzko Postalak. 36ko gerra liburuaren jendaurreko aurkezpena. Bertan izan ziren Amaigoia Gurrutxaba egilea eta Joseba Tapia. Azken horrek Agur intxorta maite diskoan jasotako abestiekin girotu zuen aurkezpen jendetsua. Lana osatzeko lekukotzak erakutsi zituzten Modelo aretoan, eta Gurrutxagak liburuaren nondik norakoak azaldu […]

Zarautz, egien postala

Amagoia Gurrutxagak 36ko gerrak herrian izan zuen eraginaren inguruko liburua aurkeztuko du gaur [Testua eta argazkia: Ainara Lozano, Noticias de Gipuzkoa, 2013-05-31] “FRANKISMOAK mirari bat lortu zuen: biktima askori gertatu zitzaiena merezi zutela sinestaraztea. Lotsarazi egin zituzten, beraiei egindako izugarrikeriak konta-tzeko ere, izugarrikeria horiek egin zituztenen mesedetan”. Foru Aldundiak, Euskal Memoria Fundazioak eta Zarauzko Udalak […]

«Jazarrien umeek ere ezer ez dakite; frankismoaren lorpen handienetako bat horixe da»

36ko gerrak eta frankismoak Zarautzen utzitako minari buruz liburua egin du Gurrutxagak, lekukotasunak ardatz hartuta. Zauriek itxi gabe segitzen dutela uste du: «Terapia kolektibo bat behar du herri honek». Garikoitz Goikoetxea Berria, 2013-05-29 [Argazkia: Juan Carlos Ruiz, Argazki Press] Galtzen ari da ohitura, baina urteetan postalak izan dira bidaien lekukotasunak emateko bide. Zarautzera (Gipuzkoa) joan […]

Amagoia Gurrutxagak ‘Zarauzko postalak, 36ko gerra’ liburua idatzi du

Herritarren aurrean ostiral honetan aurkeztuko du Modelo aretoan. Udalaren eta Euskal Memoriaren arteko elkarlanetik jaioa, memoria historikoa berreskuratzeari begira pauso berria ematera dator [argazkia eta testua: Antxon Etxeberria, El Diario Vasco, 2013-05-29). Zarauzko Udalaren eta Euskal Memoriaren arteko elkarlanaren ondorioz, memoria historikoa berreskuratzeari begira pauso berria ematera dator Amagoia Gurrutxagak idatzi berri duen liburuak. ‘Zarauzko […]

Amagoia Gurrutxaga: «Francoren tropekin batera, beldur eta gose urteak iritsi ziren»

[ Argazkia eta elkarrizketa: Amaia Ventas. Urola Kostako Hitza, 2012-09-21]. 1936an atzoko egunez sartu ziren Francoren tropak Zarautzen. Herria, eta, oro har, Euskal Herria markatu zuen gertakaria izan zen , hurrengo urteetan gosea, beldurra, kontrol soziala izan baitziren zarauztarren egunerokoa. Amagoia Gurrutxaga Uranga (Matxibenta, 1971) Berria egunkariko kazetariak ondo ezagutzen du urte latz horietan Zarautzen […]