Zorrak kitatzen

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Zarauzko Defentsa Batzordeak, sortu zenetik, hainbat lehengai errekisatu zituen: erregaiak, jakiak, edariak, arropak… Errekisa bakoitzaren berri jaso eta balea ematen zioten errekisatutakoaren jabeari. Faxistengandik ihesi joan aurretik, balea aurkeztu zuen orori ordaindu zion zorra Santiago Beristain Etxabek.

Zarauzko Defentsa Batzordearen errekisa balea. RENOKO UNIBERTSITATEA

Goian, Zarauzko Defentsa Batzordearen jaki errekisa bale bat. Behean, beste zenbait bale. RENOKO UNIBERTSITATEA

BSQAP204 Folder IV_14BSQAP204 Folder IV_12

BSQAP204 Folder IV_3BSQAP204 Folder IV_27

Donostia erori orduko, Gipuzkoako Defentsa Batzordeak agindua eman zuen bankuetako ondasunak Bilbora eramateko. Halaxe egin zen Zarauzko Banco Guipuzcoanoko diruekin eta gainerako ondasunekin. Banco San Sebastianeko ondasunak Agustin Unamunzaga Arsuagak eman zizkion Santiago Beristaini, prezintatutako zorro berezi batean. Bilbora eraman zitzan. Halaxe egin zuen.

Handik bueltan, irailaren 19an, milaka pezeta ekarri zituen. Bandoa jotzeko eskatu zuen arratsaldean, Defentsa Batzordeak kendutako generoen egiaztagiria aurkezten zuenari zor zitzaion guztia ordainduko zitzaiola jakinarazteko. “Zazpi eta erdietan ailegatu nintzen herrira, eta bederatziak arte aritu ginen ordainketa lanetan”, Zarauzko Defentsa Batzordeko finantza arduradunaren arabera. Santiago beristain beram, Bernardino Zelaia Gurrutxaga, Guillermo Eizagirre Aramendi eta Ricardo Lonbide Aldalur arduratu ziren ordainketaz. 50.000 pezeta zituzten partitzeko. Biharamun goizean ere, beste ordainketa saio bat egin zuten, bederatzietatik hamarretara bitartean.

Altxamendua gertatu zenetik, “horniketa antolatzea, ordena publikoa zaintzea, armak bilatzea, jendea arazoaz jabetzea eta mugiaraztea…” izan zituzten obsesio Beristainek eta Defentsa Batzordeko gainerakoek. Eta diru banaketak horretan ageriko pisua izan zuen, jakina. Zarauzko orduko udal akta liburua da horren adierazgarri. 1936ko abuztuaren 9an egin zen lehendabiziko udal bilkura -uztailaren 20an Marcial Abruza Agirresarobek Gipuzkoako gobernadoreak alkate izendatu zuenetik-, eta herriko langileei soldata ordaintzeko neurriak izan ziren eztabaidagai. Gosea nagusi zen etxe askotan, argi dago.

1936ko abuztuaren 9ko plenoa udaletxean, langileei soldata ordaintzeko.

1936ko abuztuaren 9ko eta 10eko udal plenoen aktak, langileei soldata ordaintzeko.

img443 img444 img445 img446

Akta liburuak arrazoia ematen dio Santigo Beristainen testigantzari: “Francorena hasi aurretik greba oso gogorra izan genuen herrian, eta jendea sosik gabe geneukan, ez zutelako ezer kobratu. Jatekorik ere ez zeukaten-eta! Bilera egin genuen udaletxean lantokietako nagusiekin eta sindikatuekin, eta jendeari ordaindu egin behar zitzaiola adostu genuen: dirua zeukatenek atera zezatela, gure kontrolpean; eta ez zeukatenek gure bermea izango zutela”. Horrela ordaindu zitzaion jendeari soldata altxamendua gertatu berritan, abuztuaren 9 eta 10eko pleno haietan erabakitakoaren ondorioz. Egun gutxiren buruan heldu zen Madrilgo agindua, langileei 15 eguneko jornala emateko. “Horrela hasi ziren baseak antolatzen”, Beristainen gogoan.

Hurrengo bilera, hil berri zen Marcial Abruza alkateari doluminak agertzeko eta Pedro Azpiazu Goia haren ordezko izendatzeko egin zuten. Alkate izateaz gain, Abruza Horniketa eta Gizarte Arazoetaz arduratzen zen Zarauzko Defentsa Batzordean, eta ardura horretan Manuel Aldabaldetreku Alzolak ordezkatu zuen. Bai Azpiazu bai Aldabaldetreku EAJkoak ziren.

hurrengo plenoa, faxistek herria hartu aurreko azkena, abuztuaren 28an egin zuten. Han ere diru kontuak izan zituzten hizpide: Evaristo Uranga eta Ramiro Goñi udal medikuen eta Juan Jose Olaizola botikariaren soldatak izan zituzten hizpide.

Beldurrik gabe esan daiteke langileei zegokien soldata eta errekisekin sortutako zorrak kitatzen saiatu zirela Fronte Popularreko indarrek eta EAJk sortutako Defentsa Batzordekoak. Ezin da gauza bera esan 1936ko irailaren 20tik herria gobernatu (eta askoren kasuan odolostu) zutenei buruz.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s