Aristokraten feudoan, pobre titulua ugari

Amagoia Gurrutxaga Uranga Kirola egiteko ez, lanerako toki izan zen zarauztar gehienentzat Golf Kluba. Gerra urteetan ere, kadi lanetan aritu ziren orduan ume zirenak. Klubeko bazkideen neskame, morroi edo zerbitzari oroitzapenen bilduma hemen (*). “Haien bizimodua zineman eta golfean zen. Herriko jendea ez zen sartzen golfera, haien feudoa zen. Denak desiatzen, kadi juteko hara lanera!”. […]

Garrotearen izuaz

Amagoia Gurrutxaga Uranga Larrinagan (Bilbo) preso egondako zarauztarren arabera, Zarauzko Gerra komisario izandako Heliodoro Ramiro Blazquez bertan exekutatu zuten, garrotez, eta hura hiltzen ari zirela makina matxuratu eta berriz garrotatu behar izan zuten. Izenik eman gabe, gauza bera kontatu zuen Jose Estornes Lasak Un gudari navarro en los frentes de Euskadi-Asturias-Cataluña (Auñamendi, 1979) liburuko pasarte […]

Jendetza bildu da ‘Zarauzko postalak’ liburuaren aurkezpenean

[ iturria: bideoa, argazkia eta testua > Urola Kostako HITZA ] Ostiralean egin zuten Zarauzko Postalak. 36ko gerra liburuaren jendaurreko aurkezpena. Bertan izan ziren Amaigoia Gurrutxaba egilea eta Joseba Tapia. Azken horrek Agur intxorta maite diskoan jasotako abestiekin girotu zuen aurkezpen jendetsua. Lana osatzeko lekukotzak erakutsi zituzten Modelo aretoan, eta Gurrutxagak liburuaren nondik norakoak azaldu […]

Isilpetik ateratako postalak

[ Argazkiaren jabetza: Renoko Unibertsitatea, Nevada. Jose Maria Huarteren artxibotik ] Zarautz urte osoan postaletan ezin ederragoa agertzen den herri horietakoa da. Zalantza askorik ez horretan. Postal politen atzean, ordea, errealitate gordina ageri ohi da beti. Begiratzen asmatzea da kontua. Postal bat, azken batean, noizbait norbaitek argazki batean betiko harrapatu duen lekua eta momentua besterik […]