Lehendabiziko hildakoa

Amagoia Gurrutxaga Uranga Fermin Albizu Iruretagoiena. 1901eko uztailaren 7an San Frantzisko kaleko 12.ean jaioa. Margarita Mendiola Gurrutxagarekin zegoen ezkondua. Zarauzko Defentsa Batzordearen laguntzailea. 1936ko uztailaren 26an hil zen, tiro baten ondorioz. Hari dagokio 36ko gerrak herrian utzitako lehendabiziko hildakoa izateko ohore tristea.   Hiru seme-alaba utzi zituen zurtz: Miren Gurutze, Joseba Koldobika eta Miren Itziar. […]

“Bigarren hago hiltzeko”

Frankistek herria hartzerako, bertako eskuindarrek hil beharrekoen zerrenda egina zeukaten. Hala frogatzen du 1936ko irailaren 14an Pelayo Juaristi Lazkanok eta Santiago Beristain Etxabek topo egin zuteneko pasadizoa. Herriko plazan izan zen. Sei egun geroago hartu zuten faxistek Zarautz. Kanpokoak ez ezik, bertakoak zituzten etsai gogorrenak errepublikaren alde borrokatu ziren zarauztarrek. Amagoia Gurrutxaga Uranga Gerra galtzaileek […]

Zorrak kitatzen

Amagoia Gurrutxaga Uranga Zarauzko Defentsa Batzordeak, sortu zenetik, hainbat lehengai errekisatu zituen: erregaiak, jakiak, edariak, arropak… Errekisa bakoitzaren berri jaso eta balea ematen zioten errekisatutakoaren jabeari. Faxistengandik ihesi joan aurretik, balea aurkeztu zuen orori ordaindu zion zorra Santiago Beristain Etxabek. Donostia erori orduko, Gipuzkoako Defentsa Batzordeak agindua eman zuen bankuetako ondasunak Bilbora eramateko. Halaxe egin […]

Gerra esklaboen “lan eskubidea”, Francoren arabera

Amagoia Gurrutxaga Uranga Auschwitz. Izena esan eta nazien kontzentrazio eremuak datoz burura. Eta zinismoa, bertako sarreran irakur zitekeen Lanak askatuko zaitu leloa gogoan. Sarrera hura gainditu zuten gehienak ez zituelako lanak askatu, heriotzak baizik. Eta ez da ia inoiz gogoratzen, baina Francok ere erabili zituen bere kontzentrazio eremuak. Bertan pilatu zituen —ez epaiketa eta ez […]

Aita hizkuntza

Amagoia Gurrutxaga Uranga Espainiako II. Errepublika urteetan, euskal kulturaren loraldi bat bizi izan zen. Baita Zarautzen ere. Loraldi hark gaztelaniaren aldeko neurriekin egin zuen bat denboran, baina inposaketaren atariko izan zen batez ere. Inposaketaren bizipen zenbait datoz jarraian (*). Franco ez zen lehendabizikoa izan euskara debekatzen eta zigortzen. Miguel Primo de Rivera izeneko diktadore bat izan zen […]

Zarauzko Defentsa Batzordearen diru memoria

1936ko irailaren 20an Zarauztik alde egindako Defentsa Batzordeko kideek, beste zarauztar askok bezalaxe, Bizkai aldera jo zuten. Santiago Beristain Etxabe buru zuen Finantza Batzordeak memoria batean jaso zuen herrian errekisatutako, ordaindutako, jasotako eta katalogatutako jabetzen berri. Jose Antonio Agirre lehendakaria buru zuen Euzko Jaurlaritza osatu orduko aurkeztu zuten agiri hura, urrian, Bilbon. Ondokoa, haren kopia […]

Udal agintariak, preso eta diru eske

Amagoia Gurrutxaga Uranga Behin frankisten esku erorita, milaka euskal herritar aritu ziren haientzako esklabo lanetan. Faxisten “Gurutzada Saindua” pertsonak, ideiak, erakundeak, herriak… suntsitzen ari zen, eta horretarako dirua behar zuen. Dirua lortzeko, arerio politikoak isun, errekisa eta konfiskazio bidez odolustu zituzten hasteko. Segidan, langile behartu bihurtu zituzten. Zarauztar askok eman zituen urteak halako lanetan. Zarauzko […]