Loiola, 62 gazte zarauztarren gerra eskola

1936ko abuztuaren lehen egunetan, Zarauzko dozenaka gazte abertzale boluntario joan zen Loiolako  santutegira, militar matxinoen aurka antolatzeko eta borrokatzeko asmoz. Han sortu zen Eusko Gudarosteen lehendabiziko kimua, Azpeitiko Defentsa Batzordearen babespean. Gudaroste horretako lehen konpainiari Anaitasuna izena jarri zioten, baina Zarautz ezizenez egin zen ezaguna, zarauztarrak nagusi zirelako bertan. Amagoia Gurrutxaga Uranga “Abuztuaren 5ean [1936koan] […]

Lehendabiziko hildakoa

Amagoia Gurrutxaga Uranga Fermin Albizu Iruretagoiena. 1901eko uztailaren 7an San Frantzisko kaleko 12.ean jaioa. Margarita Mendiola Gurrutxagarekin zegoen ezkondua. Zarauzko Defentsa Batzordearen laguntzailea. 1936ko uztailaren 26an hil zen, tiro baten ondorioz. Hari dagokio 36ko gerrak herrian utzitako lehendabiziko hildakoa izateko ohore tristea.   Hiru seme-alaba utzi zituen zurtz: Miren Gurutze, Joseba Koldobika eta Miren Itziar. […]

“Bigarren hago hiltzeko”

Frankistek herria hartzerako, bertako eskuindarrek hil beharrekoen zerrenda egina zeukaten. Hala frogatzen du 1936ko irailaren 14an Pelayo Juaristi Lazkanok eta Santiago Beristain Etxabek topo egin zuteneko pasadizoa. Herriko plazan izan zen. Sei egun geroago hartu zuten faxistek Zarautz. Kanpokoak ez ezik, bertakoak zituzten etsai gogorrenak errepublikaren alde borrokatu ziren zarauztarrek. Amagoia Gurrutxaga Uranga Gerra galtzaileek […]

Zorrak kitatzen

Amagoia Gurrutxaga Uranga Zarauzko Defentsa Batzordeak, sortu zenetik, hainbat lehengai errekisatu zituen: erregaiak, jakiak, edariak, arropak… Errekisa bakoitzaren berri jaso eta balea ematen zioten errekisatutakoaren jabeari. Faxistengandik ihesi joan aurretik, balea aurkeztu zuen orori ordaindu zion zorra Santiago Beristain Etxabek. Donostia erori orduko, Gipuzkoako Defentsa Batzordeak agindua eman zuen bankuetako ondasunak Bilbora eramateko. Halaxe egin […]

Igeldotik Oriorako bidegileak

1936ko irailaren 4an, arratsaldeko lauak aldera, Fronte Popularreko indarrek eta abertzaleek osatutako Zarauzko Gerra Batzordeak bandoa jo zuen, 19 eta 65 urteko zarauztar eta kanpotar guztiak Udaletxean zazpietarako “izen ematera” ager zitezen. Amagoia Gurrutxaga Uranga Agertzen ez zenak zigor handiak jasoko zituela eransten zuen bandoak. Aurkeztu ziren guztietatik 164 hurrengo eguneko bost eta erdietarako zitatu […]