Udal agintariak, preso eta diru eske

Amagoia Gurrutxaga Uranga Behin frankisten esku erorita, milaka euskal herritar aritu ziren haientzako esklabo lanetan. Faxisten “Gurutzada Saindua” pertsonak, ideiak, erakundeak, herriak… suntsitzen ari zen, eta horretarako dirua behar zuen. Dirua lortzeko, arerio politikoak isun, errekisa eta konfiskazio bidez odolustu zituzten hasteko. Segidan, langile behartu bihurtu zituzten. Zarauztar askok eman zituen urteak halako lanetan. Zarauzko […]

Juan Miguel Aizpurua Iturzaeta, Gernikan desagertua

Amagoia Gurrutxaga Uranga Gernikan desagertu zen, Jose Francisco Pagadizabal Iribar laguna bezalaxe. Biak ziren oso gazte, biak hil zituzten zarauztar erreketeek, herri memoriaren arabera. 1921eko irailaren 29an jaioa. Tomasen eta Silvestraren semea. Jose Nicanor eta Julian anaia zaharragoekin eta Jose Francisco Pagadizabal eta Antonio Moreno lagunekin batera joan zen frontera, besteak beste. Gernikan ezagun baten […]

Jose Francisco Pagadizabal Iribar, Gernikan desagertua

Amagoia Gurrutxaga Uranga Gernikan desagertu bezperan bete zituen 18 urte Zarauztik aurrera joandako gazteak. Senideek ez daukate haren heriotza egiaztetzeko agiririk. Heriotza modua exekuzioa izan zen, gudari beteranoek egindako kontaketaren arabera. Jose Mariaren eta Manuela Antoniaren semea. Erreketeak bazetoztela-eta alde egin nahian zebilela ikusita, aitak esan zion ez alde egiteko herritik; ez zuela ezer egin […]

Karlisten armen bila

Amagoia Gurrutxaga Uranga “Hainbat herritan antolatutako Gipuzkoako erreketeak prest zeuden altxamendu militarrarekin bat egiteko, eta egitura nabarmena izan zuten Zarautzen”. Apirilak 16 egun zituen. 1937 zen urtea. Bilbon sinatuta dago agiria, Jose Antonio Agirreren Jaurlaritzak bertan zeukan artean egoitza. Zarautzez mintzo da, ordea. Espainiako Memoria Historikoaren Agiritegian dago jasota hainbat zarauztar eskuindarren aurka Bilboko 3. instrukzio auzitegiak […]

Konspirazioa

Amagoia Gurrutxaga Uranga XIX. mendeko karlismoa Comunion Tradicionalista izenarekin sartu zen XX. mendeko 30eko hamarkadan. Espainiako II. Errepublika martxan jarri eta berehala, aurreko mendeko beren erakunde paramilitarra, Erreketea, berriz aktibatzea erabaki zuten. Horretarako, Araba, Bizkai, Gipuzkoa, Nafarroa eta Logroñoko (Errioxa, Espainia) ordezkariek hainbat bilera egin zituzten. Zarautzen bat. Leitzan (Nafarroa) izan zen erreketeak berregituratzeko lehen […]

Francok gerra egiteko modua aldatu zuenekoa

Amagoia Gurrutxaga Uranga 1939ko apirilaren 1ean, Francisco Franco Bahamonde jeneralak amaitutzat eman zuen gerra. Irratiz zabaldu zuten berria lehenik, Burgostik. Gaur 75 urte militar kolpistek zabaldutako mezuarekin, hala ere, ez zen bakea ezarri Francoren menpeko lurretan. Generalisimo-ak gerra fronteko lubakiak uztea erabaki zuen, baina diktadura ezarri zuen zoko guztietan. Hezkuntza, justizia, ekonomia, kontrol sozial sistema […]

Galtzaileen ibilerak (2): Bizkai, Santander eta abarrean frankisten esku eroriak

Amagoia Gurrutxaga Uranga Erreketeak eta falangistak Zarautzera ailegatzerako, errepublikaren alde mobilizatu ziren ehunka zarauztarrek Bizkai eta Lapurdi aldera jo zuten, ihesean. Errepublikaren alde lanean eta borrokan segitu zuten haietako askoek. Lan eta borroka horren ordainetan, heriotza zigorra, kartzela eta kontzentrazio eremuak, esklabo lana… jaso zituzten. 70eko hamarkada bukaeran, gerra galtzaileen ibileren berri jasotzen saiatu ziren […]

Galtzaileen ibilerak (1): Ipar Euskal Herrira joandakoak

Amagoia Gurrutxaga Uranga Erreketeak eta falangistak Zarautzera ailegatzerako, errepublikaren alde mobilizatu ziren ehunka zarauztarrek Bizkai eta Lapurdi aldera jo zuten, ihesean. Lanean eta borrokan segitu zuten haietako askoek, eta horren ordainetan jaso zituzten heriotza zigorra, kartzela eta kontzentrazio eremuak, esklabo lana… 70eko hamarkada bukaeran, ibilera horien berri jasotzen saiatu ziren gerrara joandako batzuk. Inoiz itzuli […]

Komandantearen errege-erreginak

Amagoia Gurrutxaga Uranga 1937ko ekain erdialdean, Bilbotik Lapurdi aldera abiatutako hiru itsasontzi harrapatu zituzten frankistek Kantauri itsasoan. Pasaiako portura eraman zituzten. 3.000 inguru ziren guztira iheslariak. Haien artean bat, Juana Susilla, haurdun zegoen, eta Zarautzen erditu zen bizkiez. “Gure amak Juana Susilla Larrinaga zuen izena. Santurtziarra, 20 urte zeuzkan atxilo hartu zutenean. Gobeo ontzian zihoan. Emakume […]