Galtzaileen ibilerak (1): Ipar Euskal Herrira joandakoak

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Erreketeak eta falangistak Zarautzera ailegatzerako, errepublikaren alde mobilizatu ziren ehunka zarauztarrek Bizkai eta Lapurdi aldera jo zuten, ihesean. Lanean eta borrokan segitu zuten haietako askoek, eta horren ordainetan jaso zituzten heriotza zigorra, kartzela eta kontzentrazio eremuak, esklabo lana…

70eko hamarkada bukaeran, ibilera horien berri jasotzen saiatu ziren gerrara joandako batzuk. Inoiz itzuli ez zirenen senideak eta gertukoak izan zituzten lagun. Hemen doa egin zuten bilduma lana. Haiei esker, gerra galtzaileek nozitutako jazarpenarenari neurria har dakioke. Eta ikus daiteke, baita ere, 36ko gerra ez zela 1939ko apirilaren 1ean bukatu, agiri ofizialek hala esan arren. Ez, behintzat, galtzaileentzat.

'ElDiario Vasco'-ren 1939ko apirilaren 2ko azala, bezperan Francok gerra amaitutzat eman zuela iragarriz.

‘ElDiario Vasco’-ren 1939ko apirilaren 2ko azala, bezperan Francok gerra amaitutzat eman zuela iragarriz.

 

Marzelino Zinkunegi Zabalak Zarauztik ihes egin zuen frankistak etorri baino lehen. Erbestean hil zen, Zarauzko udalaren 1940ko agiri honek dioenez.

Marzelino Zinkunegi Zabalak Zarauztik ihes egin zuen frankistak etorri baino lehen. Erbestean hil zen, Zarauzko udalaren 1940ko agiri honek dioenez.

1. Aierdi Beobide, Jose: Aske, etxera.

2. Aizpurua, Jose Maria: Etxeratu zenean, Francorekin soldadu.

3. Alberdi Garate, Jose: Etxera aske.

4. Aldabaldetreku Etxabe, Jose Angel: Irunen preso: Miranda de Ebro: Disziplinarioetara: Algeciras: Tarifa: Mallorca: soldadu: Valentzia: 3 urte eta erdi.

5. Amauskan Learra, Marino: Irunen preso: San Pedro Cardeñas: Soldadu: Rota: Algeciras: Guardiaro: Algeciras: 3 urte.

Mariano Amauskan Learra Miranda de Ebroko kontzentrazio eremuan zegoen Francok gerraren amaiera aldarrikatu eta urtebetera.

Marino Amauskan Learra Miranda de Ebroko kontzentrazio eremuan zegoen Francok gerraren amaiera aldarrikatu eta urtebetera.

 

6. Aranburu, Francisco: Etxeratu zenean, Francorekin soldadu.

7. Arruti Arregi, Paben: Irunen preso: San Pedro Cardeñas: Rota: Trabajadoresetara: Algeciras eta abar: 2 urte eta erdi.

8. Arruti Gurmendi, Bautista: Etxera aske.

9. Arruti Gurmendi, Domingo: Mendiz Urnietako baserri batera etorri eta han gorde: Poliziak bila, eta Madrilera ihes, han paperak zuzendu eta etxera.

10. Arsuaga, Angel: Irunen preso: San Pedro Cardeñas: Miranda de Ebro: Burgosko ospitalean bi hilabete nafarreriarekin: Miranda de Ebro: Trabajadoresetara: Sabiñanigo: Zaragoza: 31 hilabete.

11. Asporosa Aristondo, Kosme: Etxera aske, baina Bilbora lanera.

12. Berazadi Garate, Sabin: Canfrangen preso: Jaca: Zaragoza: Miranda de Ebro: Madril: 30 egun guztira.

13. Berazadi Garate, Estepan: Canfrangen preso: Jaca: Zaragoza: Miranda de Ebro: Madril: Algeciras: 40 hilabete.

 14. Egibar Garate, Pedro: Irunen preso: Trabajadoresetara: San Pedro Cardeñas: Lezo: 19 hilabete.

15. Eizagirre Larrañaga, Jose Maria: Irunen preso: Madrilera: 19 hilabete.

16. Eizmendi Manterola, Iñaki: Irunen preso: Miranda de Ebro: Trabajadoresetara: Madril: Guadarramara: Bejar: Oiartzun: Palencia: Afrika: 3 urte eta erdi.

 17. Elola Aranburu, Fermin: Irunen preso: Miranda de Ebro: Trabajadoresetara: Algerciras: Mallorca: 3 urte.

 18. Elustondo Zulaika, Jose Maria: Irunen preso: Miranda de Ebro: Trabajadoresetara: Mallorca: Madril, bertan gaixotu, etxera bidali eta hil. Urtebete.

 19. Enbil Zubeldia, Antonio: Irunen preso: San Pedro Cardeñas: Miranda de Ebro: Trabajadoresetara: Afrika: Miranda de Ebro: Cherta: Bartzelona: Bot: Tosa: Urtebete.

 20. Enbil Zubeldia, Francisco: Irunen preso: San Pedro Cardeñas: Miranda de Ebro: Trabajadoresetara: Afrika: Miranda de Ebro: Cherta: Bartzelona: Tosa: Urtebete.

21. Epelde Arbestain, Carlos: Etxera aske.

 22. Escudero Garcia de Goizueta, Francisco: Irunen preso: Trabajadoresetara: Miranda de Ebro: Madril: hiru urte.

 23. Etxabe Aldai, Miren: Etxeratzen utzi ez, eta lau hilabetean Oiartzunen.

24. Gartxotenea Larrañaga, Miguel: Etxera aske.

 25. Iruretagoiena Aiestaran, Luis: Irunen preso: San Pedro Cardeñas: Trabajadoresetara: Miranda de Ebro, Lezo: zenbat denbora ez dugu jakin.

26. Iruretagoiena Aiestaran, Juan: Apaiza: Baztertuta, Aiako Altzola auzoan 17 urte, eta Adunan 11: Guztira 28 urte herritik kanpo.

27. Iruretagoiena Aranburu, Juan: Irunen preso: San Pedro Cardeñas: Trabajadoresetara: Algeciras: 15 hilabete.

28. Izeta Altuna, Mariano: Lau urte Errenderian, Zarautzera etortzen utzi gabe.

29. Izeta Gereka, Xabier: Irunen preso: San Pedro Cardeñas: Trabajadoresetara: Lezo: Zumaia: Oiartzun: Miranda de Ebro: Ibardin: Afrika: Disziplinarioetara: Punta Cires: Boquete de Anuora eta abar: 5 urte.

Xabier Izeta Gereka zarauztarra Zumaiako Zigor Batailoian ari zen esklabo lanetan gerra ofizialki bukatu eta urtebete luzera.

Xabier Izeta Gereka zarauztarra Zumaiako Zigor Batailoian ari zen esklabo lanetan gerra ofizialki bukatu eta urtebete luzera.

30. Lertxundi Mendizabal, Ramon: Irunen preso: San Pedro Cardeñas: 19 hilabete.

31. Lertxundi Uria, Jose: Etxera aske.

32. Lizundia Arregi, Iñaki: Aske, etxera.

33. Olabeaga Aldanondo, Francisco: Aske, baina herritik kanpora joan behar.

34. Salegi Arakistain, Santiago: Aske, etxera.

35. Solaberrieta Borda, Jose: Aske, baina herritik kanpora joan behar.

36. Sukia Rezaba, Anjel: Etxera aske.

37. Uranga Aiestaran, Ramon: Etxera aske, baina Bartzelonara alde egin behar izan zuen, auzia jarri ziotelako: 2 urte etxeratu arte.

38. Uria Amilibia, Sebastian: Gernikan besoa galdua: Irunen preso: Miranda de Ebro: Madrilera: 4 hilabete. Etxera, eta bi urtean igandero, txapelokerretara joanaz.

39. Zelaia Gurrutxaga, Bernardino: Aske.

40. Zinkunegi Arruti, Jose: Aske, baina osagile bezala lanean utzi ez.

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s