Juan Miguel Aizpurua Iturzaeta, Gernikan desagertua

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Gernikan desagertu zen, Jose Francisco Pagadizabal Iribar laguna bezalaxe. Biak ziren oso gazte, biak hil zituzten zarauztar erreketeek, herri memoriaren arabera.

1921eko irailaren 29an jaioa. Tomasen eta Silvestraren semea. Jose Nicanor eta Julian anaia zaharragoekin eta Jose Francisco Pagadizabal eta Antonio Moreno lagunekin batera joan zen frontera, besteak beste.

Gernikan ezagun baten baserrian geratu omen zen, anaiek hala ginduta, frontean hiltzeko gazteegia -15 urte zeuzkan- zela argudiatuta. Anaiak itzuli zirenerako, ez omen zegoen. Nora eraman ote zuten ere, ez omen zuten jakin. Zarauzko gerra galtzaile beteranoek egindako txostenaren arabera, 1937ko apirilaren 26ko bonbardeoaren ostean zarauztar karlistak Gernikara sartu zirenean, Aizpurua ezagutu egin zuten. Munio-soronekoa zela esan, hartu eta eraman egin omen zuten. Gaur arte.

Advertisements

One thought on “Juan Miguel Aizpurua Iturzaeta, Gernikan desagertua

  1. Pingback-a: 42 zarauztar Gernikako bonbardaketaren lekuko zuzen | Zarauzko postalak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s