“Bi edo hiru hilabeteko kontua besterik ez zela izango esan zigun maistrak”

Testigantza: Otilia Jimeno de Lahidalga (Gasteiz, 1924) Iturria: Ochenta años de un siglo. Jimeno de Lahidalga. Biografía de un pintor (Txertoa, 1996) Datu osagarriak: Miguel Jimeno de Lahidalga margolari gasteiztarra 1926ko ekainean aldatu zen Zarautzera bizitzera familiarekin, Arruti Hermanos altzari fabrikan diseinatzaile lanetarako hartu baitzuten. Errepublikanoa zen, eta zinegotzi lanak egin zituen herrian 1932ko irailaren […]

“Lehen, bigarren eta hirugarren mailako minen liga antolatzea anti-terapia da”

Zarauzko postalak. 36ko gerra. Herri hori bera du aztergai liburuak, baina fronte gunerik izan ez zuten herri askok pairatu zuten bidegabekeriaren ispilua ere bada. Hildakoak, iheslariak, ekonomikoki itoak, esklaboak, espetxetik etorri berritan jipoituak, langabeziara kondenatuak, diziplina militarrean hezitakoak, herritik kanporatuak, ezer barkatu ez zutenei barkatu beharrean hazitakoak… Horiek denak duindu ditu Amagoia Gurrutxaga Urangaren ahaleginak. […]

77 joan dira eta

Gaur 77 urte, 1936ko uztailaren 18an, Espainiako II. Errepublikaren aurkako estatu kolpea jo zuten militar faxistek. Hilabete eta erdi joan dira Zarauzko postalak. 36ko gerra liburua jendaurrean aurkeztu genuenetik, eta urteurrenekoa egun egokia iruditu zaigu webgune hau historia apurtxoekin elikatzeko. Amagoia Gurrutxaga Uranga Ez gara historialariak ofizioz, baina istorioz beteriko historia bat eskaintzeko moduan izango […]

“Uztailaren 17an hasi zen altxamendua”

1936ko uztailaren 18a. Zarautzera ere heldu da Afrikan militar batzuk altxatu direlako albistea. Matxinoek Melillan jo dute lehen kolpea, Espainiaren menpeko Marokoko komandante nagusiaren, Francisco Franco Bahamonderen izenean. Espainiako II. Errepublika eraisteko plana abian da, Emilio Mola jeneralak diseinatu du Iruñetik. Molak agindu baino ordu batzuk lehenago –uztailaren 17an- mugitu dira Melillan, baina militar matxinoek […]