77 joan dira eta

001434

Gaur 77 urte, 1936ko uztailaren 18an, Espainiako II. Errepublikaren aurkako estatu kolpea jo zuten militar faxistek. Hilabete eta erdi joan dira Zarauzko postalak. 36ko gerra liburua jendaurrean aurkeztu genuenetik, eta urteurrenekoa egun egokia iruditu zaigu webgune hau historia apurtxoekin elikatzeko.

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Ez gara historialariak ofizioz, baina istorioz beteriko historia bat eskaintzeko moduan izango gara, tantaka. Postalezko Zarautzen sepia koloreak ezkutatu ezineko nahiak, ezinak, minak eta izugarrikeriak lehen planora puntuz puntu ekartzeko.

36ko gerra ez baitzen 1939an amaitu, liburuetan hala idatzita egon arren. Irabazleek arerio politikoak akabatzen, jipoitzen, kartzelaratzen, zigortzen, umiliatzen segitu zuten frankismoak iraun zuen bitartean. Eta isiltasuna ezarri zuten gero, gertatutakoaz hitz egitea tabu bihurtu eta desmemoria eta ohore legeak onartzearekin batera.

Webgune hau —eta abiapuntu izan duen liburua— ez da iraganari buruzkoa, beraz. 1936ko uztailaren 18an hasitakoak gure orainaldian utzitako marken norainokoaz ari da. Gutaz. Eta jaso dugun heziketaz eta balioez. Kultura politikoaz eta sozialaz. Isiltasuna eta gezurrra inposatu nahi izan zutenei isilarazien hitzak errepikatuz, gezurrak egiaz egia agerian utziz.

Dagoeneko 77 urte joan diren arren.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s