Lehendabiziko hildakoa

Amagoia Gurrutxaga Uranga Fermin Albizu Iruretagoiena. 1901eko uztailaren 7an San Frantzisko kaleko 12.ean jaioa. Margarita Mendiola Gurrutxagarekin zegoen ezkondua. Zarauzko Defentsa Batzordearen laguntzailea. 1936ko uztailaren 26an hil zen, tiro baten ondorioz. Hari dagokio 36ko gerrak herrian utzitako lehendabiziko hildakoa izateko ohore tristea.   Hiru seme-alaba utzi zituen zurtz: Miren Gurutze, Joseba Koldobika eta Miren Itziar. […]

Ihes betea zilegi balitz

Amagoia Gurrutxaga Uranga 1938. Maiatzak 22 ditu. 795 presok ihes egin dute Ezkabako kartzela militarretik (Nafarrroa), frankismoak inoiz ezagutu duen ihesaldirik handienean. Gehienak atxilotu eta asko hil egingo dituzte. Zarauztar bat dago iheslarien artean: Manuel Trula Arrecigor. Manuel Trula Arrecigor. Gazterik alargundutako eta, ondorioz, seme-alabak miseria gorrian hazi behar izan zituen amaren semea. Haurtzaroko parte […]

Kubatar izan nahi izatetik, Espainia frankistaren alde hiltzera

Amagoia Gurrutxaga Uranga Pablo Manso de Zuñiga, Espainiako armadako komandantea, Zarautzen uda pasatzen ari zela harrapatu zuen uztaileko altxamenduak, eta Kubako banderaren babespean ezkutatu zen faxistek herria irailaren 20an hartu zuten arte. Egun hartan bertan, bere burua aurkeztu zuen agintari militarren aurrean, eta Pruna komandantearen laguntzaile jarri zen. “Egun batean, Mola Donostia hartzear zela zabaldu […]

Juan Miguel Aizpurua Iturzaeta, Gernikan desagertua

Amagoia Gurrutxaga Uranga Gernikan desagertu zen, Jose Francisco Pagadizabal Iribar laguna bezalaxe. Biak ziren oso gazte, biak hil zituzten zarauztar erreketeek, herri memoriaren arabera. 1921eko irailaren 29an jaioa. Tomasen eta Silvestraren semea. Jose Nicanor eta Julian anaia zaharragoekin eta Jose Francisco Pagadizabal eta Antonio Moreno lagunekin batera joan zen frontera, besteak beste. Gernikan ezagun baten […]

Jose Francisco Pagadizabal Iribar, Gernikan desagertua

Amagoia Gurrutxaga Uranga Gernikan desagertu bezperan bete zituen 18 urte Zarauztik aurrera joandako gazteak. Senideek ez daukate haren heriotza egiaztetzeko agiririk. Heriotza modua exekuzioa izan zen, gudari beteranoek egindako kontaketaren arabera. Jose Mariaren eta Manuela Antoniaren semea. Erreketeak bazetoztela-eta alde egin nahian zebilela ikusita, aitak esan zion ez alde egiteko herritik; ez zuela ezer egin […]

Otxandio erori da; Zarauzko lehen ‘martiria’ ere bai

Amagoia Gurrutxaga Uranga 1937ko martxoaren 31n, Emilio Mola jeneral matxinoaren tropek erasoari ekin zioten Arabako eta Gipuzkoako fronteetan. Apirilaren 4ean, Otxandio hartu zuten. Bizkaiko lehen herria zen hura erortzen. Apirilaren 4ean bertan, ilunabarrean jaso zuten Otxandioren erorketaren berri Zarautzen. Narrosko komandantzian jaso zen albistea. Jose Maria Huarte Jauregi komandanteak berehala jo arazi zuen bandoa, manifestaziora deituz herritarrak. Narrosko […]

Zarauzko hiltegia, Zarauzko hildakoak

Segidan, Euzkadi egunkariak 1937ko otsailaren 25ean Zarautzi buruz argitaratu zuen artikulua osorik itzulita. Izenburua: “Zarautzen hilketak eta desjabetzeak”. Azalpenak soberan daude (*): Jakinekoa denez, Zarauztik 63 pertsona kanporatu zituzten, ume eta andre. Kontatu dutenez, Zarauzko bi seme fusilatu dituzte. Jose Lacre [Lahore] bat: matxinoak herrira sartu orduko ustezko espia izateagatik atxilotu zuten. Donostiara eraman eta […]