“Uztailaren 17an hasi zen altxamendua”

001433

1936ko uztailaren 18a. Zarautzera ere heldu da Afrikan militar batzuk altxatu direlako albistea. Matxinoek Melillan jo dute lehen kolpea, Espainiaren menpeko Marokoko komandante nagusiaren, Francisco Franco Bahamonderen izenean.
Espainiako II. Errepublika eraisteko plana abian da, Emilio Mola jeneralak diseinatu du Iruñetik. Molak agindu baino ordu batzuk lehenago –uztailaren 17an- mugitu dira Melillan, baina militar matxinoek ez dute arazorik izan hiria berenganatzeko.

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Belaunaldiz belaunaldi sistema politiko, ekonomiko eta sozialaren kontrola monopolizatu dutenek, aristokrata eta kapitalista tituludunek, uniformedunek eta sotanadunek, beren pribilejioak aldarrikatu nahi dituzte.

“Uztailaren 17an hasi zen altxamendua. Franco Kanarietan altxatu zela ikusi genuen [Melillan 17an altxatu ziren, baina Franco ez zen 18a arte mugitu]. Ostirala zen eta jendea irrikaz zegoen. Lana egiteari ere utzi genion. Iganderako gauzak asko argitu ziren, eta herrian sozialistak mugitzen hasiak ziren. Astelehenean, gauzak aldatu egin ziren. Arratsaldeko bostak inguruan, Solidaridad de Trabajadores Vascosetik deitu zidaten. Udal Batzorde bat osatzeko asmoa zegoela esan zidaten, eurek tokia zeukatela hor eta toki hori betetzea niri egokitu zitzaidala. Agindu bat al zen galdetu nien. Baietz erantzun zidaten. Horrela sartu nintzen Udal Batzordean”.

Santiago Beristain Etxabek Zarauzko Banco Guipuzcoanon egiten zuen lana. Uztailaren 17an datatu ohi zuen altxamendua, eta egun horretan egin zuten Zarauzko Udalean azken pleno librea. Horren kontzientziarik izan gabe adostu zuten “establecer una estrecha vigilancia ordenando a los agentes de dicho servicio la presentación de cuantas denuncias estimasen pertinentes contra actos de inmoralidad que observasen en la precitada playa”.

Zarautz herri eskuindarra zen, izan ere, errepublika aroan. Angel Urriza zuen alkate, eta karlistak nagusi ziren udalbatzan. Abertzaleak gora egiten ari ziren nabarmen, ordea, hauteskundez hauteskunde. Moralitate kontuetan -eta beste askotan- bat egiten zuten indar biek. Ez, ordea, Euskal Herriaren estatusaren puntuan.

Eztabaida horretan harrapatu zituen 1936ko uztailaren 17ko altxamenduak. Eta elite kolpistako kideei udaldi ezin erosoagoa eskaini nahian. Zarautz hondartzen erregina baitzen. Hori idazten zuten bertako agintariek, behintzat, saldu nahi zituzten postaletan.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s