Okupazioak 80 urte

Gaur 80 urte, tropa faxistek Zarautz hartu zuten. Jose Iruretagoyena Solchaga koronela zen tropa haien buru nagusia. Lodosan (Nafarroa) tradizio militarreko etxean 1879an jaioa, Jose Solchaga Zala jeneralaren -Irun eta Donostia hartu zituzten indarren burua- lehengusu propioa zen. 1895ean hasi zuen karrera militarra, eta Marokoko Gerran parte hartu zuen. Amagoia Gurrutxaga Uranga Tolosako sektoreko indar […]

Loiola, 62 gazte zarauztarren gerra eskola

1936ko abuztuaren lehen egunetan, Zarauzko dozenaka gazte abertzale boluntario joan zen Loiolako  santutegira, militar matxinoen aurka antolatzeko eta borrokatzeko asmoz. Han sortu zen Eusko Gudarosteen lehendabiziko kimua, Azpeitiko Defentsa Batzordearen babespean. Gudaroste horretako lehen konpainiari Anaitasuna izena jarri zioten, baina Zarautz ezizenez egin zen ezaguna, zarauztarrak nagusi zirelako bertan. Amagoia Gurrutxaga Uranga “Abuztuaren 5ean [1936koan] […]

“Bigarren hago hiltzeko”

Frankistek herria hartzerako, bertako eskuindarrek hil beharrekoen zerrenda egina zeukaten. Hala frogatzen du 1936ko irailaren 14an Pelayo Juaristi Lazkanok eta Santiago Beristain Etxabek topo egin zuteneko pasadizoa. Herriko plazan izan zen. Sei egun geroago hartu zuten faxistek Zarautz. Kanpokoak ez ezik, bertakoak zituzten etsai gogorrenak errepublikaren alde borrokatu ziren zarauztarrek. Amagoia Gurrutxaga Uranga Gerra galtzaileek […]

Zorrak kitatzen

Amagoia Gurrutxaga Uranga Zarauzko Defentsa Batzordeak, sortu zenetik, hainbat lehengai errekisatu zituen: erregaiak, jakiak, edariak, arropak… Errekisa bakoitzaren berri jaso eta balea ematen zioten errekisatutakoaren jabeari. Faxistengandik ihesi joan aurretik, balea aurkeztu zuen orori ordaindu zion zorra Santiago Beristain Etxabek. Donostia erori orduko, Gipuzkoako Defentsa Batzordeak agindua eman zuen bankuetako ondasunak Bilbora eramateko. Halaxe egin […]

Basarriren esklabo bertsoak: “Nork egin du gure galde?”

Amagoia Gurrutxaga Uranga Iñaki Eizmendi Basarri bertsolari handia ere langile batailoietan aritu zen esklabo lanetan. Gerra bukatu eta puskatera, 1940ko urrian atxilotu zuten, erbestetik Zarautzera bueltan zetorrela. Atxilotu eta 38. Diziplina Batailoiarekin aritu zen Aiako Harrian esklabo lanetan. Han bizitakoak, gerrako beste asko bezala, bertsoz eman zituen. –I– Nork egin du gure galde? Aiako Harritan gaude, […]

“Hain gaizki eta goseak eta egarriak geundelako, Legion Extranjerara joateko baimena eskatu genuen”

Patxi Loiola Anzuola zarauztarrak langile batailoietan bizi izandako egoera latzak deskribatu zizkion Joxemiel Barandiarani libre geratu ostean. La Guerra Civil en Euzkadi. 136 testimonios inéditos (Bidasoa, 2005) liburuan jasota dago. Segidan, testigantza horren transkripzioa: 1. Lau apaiz euskaraz hitz egiten ari zirelako… hurrengo egunean zilindroari tiratzen lanean, janik gabe. 2. Iturriotz apaiz jaunaren hitzaldi edo konferentziak: “el […]

Gerra esklaboen “lan eskubidea”, Francoren arabera

Amagoia Gurrutxaga Uranga Auschwitz. Izena esan eta nazien kontzentrazio eremuak datoz burura. Eta zinismoa, bertako sarreran irakur zitekeen Lanak askatuko zaitu leloa gogoan. Sarrera hura gainditu zuten gehienak ez zituelako lanak askatu, heriotzak baizik. Eta ez da ia inoiz gogoratzen, baina Francok ere erabili zituen bere kontzentrazio eremuak. Bertan pilatu zituen —ez epaiketa eta ez […]