“Bi edo hiru hilabeteko kontua besterik ez zela izango esan zigun maistrak”

Testigantza: Otilia Jimeno de Lahidalga (Gasteiz, 1924)

Iturria: Ochenta años de un siglo. Jimeno de Lahidalga. Biografía de un pintor (Txertoa, 1996)

Datu osagarriak: Miguel Jimeno de Lahidalga margolari gasteiztarra 1926ko ekainean aldatu zen Zarautzera bizitzera familiarekin, Arruti Hermanos altzari fabrikan diseinatzaile lanetarako hartu baitzuten. Errepublikanoa zen, eta zinegotzi lanak egin zituen herrian 1932ko irailaren 21etik 1934ko urtarrilera arte. Haren alaba da Otilia.

Amagoia

Miguel Jimeno de Lahidalga, familiarekin, Zarautzera etorri berritan.

“Umea eskutik heldu eta egunero bezala hondartzara gindoazen batean, herriko norbaitek esan zuen Calvo Sotelo hil egin zutela. Politikako gertakari garrantzitsua zela argi zegoen, eta bizpahiru egunez bazter guztietan aritu zen jendea hilketaren benetako egileei eta arrazoiari buruz hizketan. Eztabaida horiek erabat isildu baino lehen, militarrak armatan altxatu zirela zabaldu zen.

Guk ez genuen horren esanahia erabat ulertzen, ezta zekartzan arriskuak ere, eta gurean segitu genuen, gurasoen elkarrizketetatik arrasto batzuk hartzen.

(…) Uda sasoian sartuak ginen, baina eskolara joaten ginen artean, ikasgelan gogoratzen baitut neure burua, gelako beste nesken ondoan. Ez genuen beste hizpiderik, eta Nicolasa [Maestrorena] maistra ere hizketan hasten zen gurekin. Ez dakit azken berriekin poztu egiten ote zen ala ez, hainbesterainoko beata zen, eta esan zigun: ‘Tira, bi edo hiru hilabeteko altxamendua besterik ez da izango’.

Gauza bera erantzun zioten ikaskide gehienek: ‘Hala diote gure gurasoek ere’. Gure etxean ere antzera pentsatzen zuten. ‘Honek ezin du luze jo’, kalean ere. Herriko gehienak errepublikarekin zeuden eta ez zen eroriko.

Orduan esan zuen maistrak: ‘Europako Gerran ere gauza bera esaten zuten Frantzian, eta lau urtez luzatu zen’. Denok aztoratu ginen. Lau urte! Bizitza oso bat iruditzen zitzaidan.

(…) Hurrengo egunean, maistrak esan zigun eskolak bertan behera geratzen zirela. Gerra hasi zela eta etxera joan behar genuela denok. Hurrengo urtera arte ziurrenik.

Gerra! Ez genuen hitz haren esanahia ezagutzen. Denok begiratu genion elkarri, beldur puntuarekin. Laster nozituko genuen hitz haren zama osoa”.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s