“Bigarren hago hiltzeko”

Zarauzko udaletxe plaza (gaur egungo musika plaza).

Zarauzko udaletxe plaza (gaur egungo musika plaza). Zutabe handiko fatxadadun eraikina zen udaletxea.

Frankistek herria hartzerako, bertako eskuindarrek hil beharrekoen zerrenda egina zeukaten. Hala frogatzen du 1936ko irailaren 14an Pelayo Juaristi Lazkanok eta Santiago Beristain Etxabek topo egin zuteneko pasadizoa. Herriko plazan izan zen. Sei egun geroago hartu zuten faxistek Zarautz. Kanpokoak ez ezik, bertakoak zituzten etsai gogorrenak errepublikaren alde borrokatu ziren zarauztarrek.

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Gerra galtzaileek duela 35 urte inguru egin zuten memoria batean dago jasota ondoko elkarrizketa. Nahikoa argigarria da bere horretan:

Juaristi: Gauzak nola dira?

Beristain: Guretzat gaizki. Orion zaudek.

Juaristi: Zer egin behar duk?

Beristain: Bilbora edo…

Juaristi: Ondo egingo duk. Bigarren hago hiltzeko.

Beristain: Zer behar duk? Zeren bila habil?

Juaristi: Zera, Luis Caminoren emaztea familiaren zain zagok, eta, zer deritzok, gizona trantze horretan preso egotea?

Beristain: Hori ez duk nire eskutan dagoen arazoa. Ikusiko diat, zer egin nezakeen.

Elkarrizketa hura bukatu eta segidan, Zarauzko Defentsa Batzordeko presidente Jose Zinkunegirekin hitz egin zuen Beristainek, eta gau hartan bertan joan ei ziren Loiolara (Azpeitia) Guillermo Eizagirre, Ricardo Lonbide eta Zinkunegi bera Caminoren bila. “Ez zuten askatzerik lortu, une estuak baitziren. Igandean, hilak 20, francotarrak Azpeitian sartu aurretik, gudariek aske utzi zuten, beste preso gehiagorekin”. Francoren aldeko zarauztarrek hiltzekoen zerrendan bigarren jarri zutenak esana.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s