Loiola, 62 gazte zarauztarren gerra eskola

1936ko abuztuaren lehen egunetan, Zarauzko dozenaka gazte abertzale boluntario joan zen Loiolako  santutegira, militar matxinoen aurka antolatzeko eta borrokatzeko asmoz. Han sortu zen Eusko Gudarosteen lehendabiziko kimua, Azpeitiko Defentsa Batzordearen babespean. Gudaroste horretako lehen konpainiari Anaitasuna izena jarri zioten, baina Zarautz ezizenez egin zen ezaguna, zarauztarrak nagusi zirelako bertan. Amagoia Gurrutxaga Uranga “Abuztuaren 5ean [1936koan] […]

Lehendabiziko hildakoa

Amagoia Gurrutxaga Uranga Fermin Albizu Iruretagoiena. 1901eko uztailaren 7an San Frantzisko kaleko 12.ean jaioa. Margarita Mendiola Gurrutxagarekin zegoen ezkondua. Zarauzko Defentsa Batzordearen laguntzailea. 1936ko uztailaren 26an hil zen, tiro baten ondorioz. Hari dagokio 36ko gerrak herrian utzitako lehendabiziko hildakoa izateko ohore tristea.   Hiru seme-alaba utzi zituen zurtz: Miren Gurutze, Joseba Koldobika eta Miren Itziar. […]

Basarriren esklabo bertsoak: “Nork egin du gure galde?”

Amagoia Gurrutxaga Uranga Iñaki Eizmendi Basarri bertsolari handia ere langile batailoietan aritu zen esklabo lanetan. Gerra bukatu eta puskatera, 1940ko urrian atxilotu zuten, erbestetik Zarautzera bueltan zetorrela. Atxilotu eta 38. Diziplina Batailoiarekin aritu zen Aiako Harrian esklabo lanetan. Han bizitakoak, gerrako beste asko bezala, bertsoz eman zituen. –I– Nork egin du gure galde? Aiako Harritan gaude, […]

“Hain gaizki eta goseak eta egarriak geundelako, Legion Extranjerara joateko baimena eskatu genuen”

Patxi Loiola Anzuola zarauztarrak langile batailoietan bizi izandako egoera latzak deskribatu zizkion Joxemiel Barandiarani libre geratu ostean. La Guerra Civil en Euzkadi. 136 testimonios inéditos (Bidasoa, 2005) liburuan jasota dago. Segidan, testigantza horren transkripzioa: 1. Lau apaiz euskaraz hitz egiten ari zirelako… hurrengo egunean zilindroari tiratzen lanean, janik gabe. 2. Iturriotz apaiz jaunaren hitzaldi edo konferentziak: “el […]

Gerra esklaboen “lan eskubidea”, Francoren arabera

Amagoia Gurrutxaga Uranga Auschwitz. Izena esan eta nazien kontzentrazio eremuak datoz burura. Eta zinismoa, bertako sarreran irakur zitekeen Lanak askatuko zaitu leloa gogoan. Sarrera hura gainditu zuten gehienak ez zituelako lanak askatu, heriotzak baizik. Eta ez da ia inoiz gogoratzen, baina Francok ere erabili zituen bere kontzentrazio eremuak. Bertan pilatu zituen —ez epaiketa eta ez […]

Ihes betea zilegi balitz

Amagoia Gurrutxaga Uranga 1938. Maiatzak 22 ditu. 795 presok ihes egin dute Ezkabako kartzela militarretik (Nafarrroa), frankismoak inoiz ezagutu duen ihesaldirik handienean. Gehienak atxilotu eta asko hil egingo dituzte. Zarauztar bat dago iheslarien artean: Manuel Trula Arrecigor. Manuel Trula Arrecigor. Gazterik alargundutako eta, ondorioz, seme-alabak miseria gorrian hazi behar izan zituen amaren semea. Haurtzaroko parte […]

Itsasontzi baten, Euskal Herritik kanpora…

Amagoia Gurrutxaga Uranga “Itsasontzi baten, Euskal Herritik kanpora naramate eta ez dakit nora”, kantatzen zuen Kaxianok, eta euskal herritar askok bizi izan zuen egoera hori 36ko gerra garaian. Zarauztarrak ez ziren salbuespena izan. Gerratik ihesi, esaterako, 50 ume gutxienez ebakuatu zituzten atzerrira 1937ko udaberrian. Segidan, haur ebakuazio egutegia eta ebakuastuen zerrenda. 1937ko urtarrilaren 4an, faxisten […]