Zarautz, egien postala

Amagoia Gurrutxagak 36ko gerrak herrian izan zuen eraginaren inguruko liburua aurkeztuko du gaur [Testua eta argazkia: Ainara Lozano, Noticias de Gipuzkoa, 2013-05-31] “FRANKISMOAK mirari bat lortu zuen: biktima askori gertatu zitzaiena merezi zutela sinestaraztea. Lotsarazi egin zituzten, beraiei egindako izugarrikeriak konta-tzeko ere, izugarrikeria horiek egin zituztenen mesedetan”. Foru Aldundiak, Euskal Memoria Fundazioak eta Zarauzko Udalak […]

«Jazarrien umeek ere ezer ez dakite; frankismoaren lorpen handienetako bat horixe da»

36ko gerrak eta frankismoak Zarautzen utzitako minari buruz liburua egin du Gurrutxagak, lekukotasunak ardatz hartuta. Zauriek itxi gabe segitzen dutela uste du: «Terapia kolektibo bat behar du herri honek». Garikoitz Goikoetxea Berria, 2013-05-29 [Argazkia: Juan Carlos Ruiz, Argazki Press] Galtzen ari da ohitura, baina urteetan postalak izan dira bidaien lekukotasunak emateko bide. Zarautzera (Gipuzkoa) joan […]

“Liburu hau ez da zauriak berriz irekitzeko, kontrakoa baizik. Itxi ez den zauria ezin da atzera ireki”

Amagoia Gurrutxagak, Zarauzko postalak. 36ko gerra liburua aurkezteko prentsaurreko agerraldian, liburu hau osatzeko lanak egin ahala ateratzen joan den ondorioak nabarmendu zituen atzo. Honakoak, zehazki, hitzez hitz: “36ko gerra ez zen 1939an amaitu, liburuetan hala idatzita egon arren. Arerio politikoak akabatzen, jipoitzen, kartzelaratzen, zigortzen, umiliatzen segitu zuten frankismoak iraun zuen bitartean. Eta isiltasuna ezarri zuten […]

Amagoia Gurrutxagak ‘Zarauzko postalak, 36ko gerra’ liburua idatzi du

Herritarren aurrean ostiral honetan aurkeztuko du Modelo aretoan. Udalaren eta Euskal Memoriaren arteko elkarlanetik jaioa, memoria historikoa berreskuratzeari begira pauso berria ematera dator [argazkia eta testua: Antxon Etxeberria, El Diario Vasco, 2013-05-29). Zarauzko Udalaren eta Euskal Memoriaren arteko elkarlanaren ondorioz, memoria historikoa berreskuratzeari begira pauso berria ematera dator Amagoia Gurrutxagak idatzi berri duen liburuak. ‘Zarauzko […]

‘Zarauzko postalak. 36ko gerra’ liburua eskuratzeko moduak

Gaur hedabideen aurrean prentsaurrean liburua aurkeztu ondoren, datorren ostiralean aurkeztuko da Zarauzko postalak. 36ko gerra zarauztarren aurrean, Modelo aretoan 19:00etan hasiko den ekitaldian. Liburua bertan erosi ahal izango da, 12 euroan. Datorren astelehenetik aurrera, berriz, Kultura Sailak Sanz Enean dituen bulegoetan erosi ahal izango da. Era berean, nahi duten herriko liburu dendek ere salgai izango […]

36ko gerra, Juan Luis Mendizabalen koloreekin

36ko gerra bizi izan zuten zarauztarretako bat da Juan Luis Mendizabal Mendi pintorea. Oroitzapenak eta gainerakoak bilduz idatzi izan dituen liburuetan aipatu izan ditu gerra hari buruzko kontuak eta, era berean, pintatu dituen ehunka eta ehunka koadroetako hainbatetan ere erakutsi izan ditu gerrako oroitzapenak. Horietako hainbat ikusgai izango dira udazkenean Mendiren ibilbide artistikoa erakutsiko duen […]

Amagoia Gurrutxaga: «Francoren tropekin batera, beldur eta gose urteak iritsi ziren»

[ Argazkia eta elkarrizketa: Amaia Ventas. Urola Kostako Hitza, 2012-09-21]. 1936an atzoko egunez sartu ziren Francoren tropak Zarautzen. Herria, eta, oro har, Euskal Herria markatu zuen gertakaria izan zen , hurrengo urteetan gosea, beldurra, kontrol soziala izan baitziren zarauztarren egunerokoa. Amagoia Gurrutxaga Uranga (Matxibenta, 1971) Berria egunkariko kazetariak ondo ezagutzen du urte latz horietan Zarautzen […]