Komandantearen errege-erreginak

Amagoia Gurrutxaga Uranga

1937ko ekain erdialdean, Bilbotik Lapurdi aldera abiatutako hiru itsasontzi harrapatu zituzten frankistek Kantauri itsasoan. Pasaiako portura eraman zituzten. 3.000 inguru ziren guztira iheslariak. Haien artean bat, Juana Susilla, haurdun zegoen, eta Zarautzen erditu zen bizkiez.

“Gure amak Juana Susilla Larrinaga zuen izena. Santurtziarra, 20 urte zeuzkan atxilo hartu zutenean. Gobeo ontzian zihoan. Emakume eta haur andana zetorren ontzian, gure ama bi urteko semarekin abiatu zen eta hirurekin bueltatu zen herrira”.

Juana Susilla haurdun zegoen, izan ere, itsas zabalean atxilotu zutenean. Pasaian lehorreratu zuten, beste iheslariekin batera. Hainbeste jende han ezin zutela eduki erabakita, batera eta bestera partitu zituzten ebakuatu-preso haiek. Lau autobuseko karabana antolatu zuten, esaterako, 200 emakume eta haur Getariako Gorostidi jauregira eramateko. Juana Susilla autobus haietako batera sartu zuten, baina tripa handia zeukala eta, Zarauzko Mixerikordian uztea erabaki zuten, erditzear zegoela iritzita. Bizkiak zituen sabelean, neska-mutilak. Mixerikordian egon zen Juana Susilla haurrak eduki arte. Ekainaren 29an jaio ziren.

Jose Maria Huarte Jauregi Zarauzko komandante militarra, haur bataiatu berria besoetan. Aldamenean, meliton Pagola Zarauzko bikarioa. RENOKO UNIBERTSITATEAK

Jose Maria Huarte Jauregi Zarauzko komandante militarra, haur bataiatu berria besoetan. Aldamenean, Meliton Pagola Zarauzko bikarioa. RENOKO UNIBERTSITATEA

Jose Maria Huarte Jauregi komandante militarrak uztailaren 1erako antolatu zien bataioa. Egun hartako arratsaldeko bostetan joan zen Mixerikordiara, Pilar Lizasoain Aurrekoetxearekin (Luis Solchaga jeneralaren emaztea), ume bien aita eta ama-pontekoak izango zirela esanez. Umeak autoz eraman zituzten parrokiara, pelayo-ek eta flecha-k —erreketeen eta falangisten gaztetxo miliziak— eskoltatuta. Ama Mixerikordian utzi zuten. Usurbilgo jaiotetxean atseden hartzen ari zen Meliton Pagola bikarioa propio ekarri zuten ume haiek bataiatzera. Bataioa bukatu zenean, umeak bueltan jaso zituen Juana Susillak. Orduan jakin zuen zer izen jarri zieten: Isabel eta Fernando, Gurutzada Santuak hainbeste goratzen zituen errege-erregin katoliko haiek bezala.  “Gauza bat izan zuen ona hark guztiak: gure amak segituan lortu zuen Santurtzira bueltatzeko salbokonduktoa. Gainontzean, zer nahi duzu esatea. Halaxe egokitu zait, eta halaxe beharko du izan”. Zarauzko erreginak, Juanaren alaba Isabel Castillo Susillak, esana. Santurtzin bizi da egun.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s