Jose Francisco Pagadizabal Iribar, Gernikan desagertua

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Gernikan desagertu bezperan bete zituen 18 urte Zarauztik aurrera joandako gazteak. Senideek ez daukate haren heriotza egiaztetzeko agiririk. Heriotza modua exekuzioa izan zen, gudari beteranoek egindako kontaketaren arabera.

Jose Mariaren eta Manuela Antoniaren semea. Erreketeak bazetoztela-eta alde egin nahian zebilela ikusita, aitak esan zion ez alde egiteko herritik; ez zuela ezer egin eta ez ziotela ezer egingo. Aita gaixo zegoen egun batean, baina, hiru lagunek egin zuten ihes: Pagadizabalek, Antonio Morenok eta Juan Miguel Aizpurua Iturzaeta Munio-soro gazteak. Gernikan bonbardeoa izan osteko egunetan desagertu zen.

Brigida Pagadizabal Iribarren arabera, bere anaiak desagertu bezperan bete zituen hemezortzi urte. Apirilaren 27 batez jaio zela kontuan hartuta, 1937ko 28an hil zen, Gernikako bonbardeoa gertatu eta bi egunetara. Ez dauka halakorik baieztatzeko agiririk, hala ere.

Brigida Pagadizabali kalean esan omen zioten behin anaia “fusilatu” egin ziotela. “Gure bi ahizpa zaharrenak ere Gernikan zeuden egun haietan, eta bonbardeoko horretan desagertu zela esaten zuten, kalean edo baserriren batean. Bonbardeoarekin edo ezagutu zuen norbaitek hilda, ez dakit. Ahizpak-eta ibili ziren jakin nahian, baina ez zuten ezer lortu”. Zarauzko gerra beteranoek duela 35 urte egindako txostenaren arabera, San Ignacio Tertzioko Zarauzko erreketeak Gernikara sartu zirenean desagertu zen Pagadizabal, ezagutu eta bertan exekutatu egin zutelako.

Advertisements

One thought on “Jose Francisco Pagadizabal Iribar, Gernikan desagertua

  1. Pingback-a: 42 zarauztar Gernikako bonbardaketaren lekuko zuzen | Zarauzko postalak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s