Amagoia Gurrutxagak ‘Zarauzko postalak, 36ko gerra’ liburua idatzi du

Herritarren aurrean ostiral honetan aurkeztuko du Modelo aretoan. Udalaren eta Euskal Memoriaren arteko elkarlanetik jaioa, memoria historikoa berreskuratzeari begira pauso berria ematera dator
postalak-DV
[argazkia eta testua: Antxon Etxeberria, El Diario Vasco, 2013-05-29).

Zarauzko Udalaren eta Euskal Memoriaren arteko elkarlanaren ondorioz, memoria historikoa berreskuratzeari begira pauso berria ematera dator Amagoia Gurrutxagak idatzi berri duen liburuak. ‘Zarauzko postalak. 36ko gerra’ lanak gerra eta gerra ostean zarauztarrek jasandakoa argitara dakar, herritarrei egia ezagutarazteko.

Medioen aurrean aurkezpena atzo eguerdian egin bazen ere, ostiral honetan Amagoia Gurrutxagak berak aurkeztuko du liburua, Modelo aretoan, arratsaldeko zazpietan egingo den ekitaldian. Bertan, ekitaldiari amaiera emateko, Joseba Tapia musikaria zuzenean ariko da. Tapiak, besteak beste, 1936-1937ko gerrari buruzko hainbat abesti bildu zituen ‘Agur Intxorta’ maite diskoan. Gerra hartako bizipenen soinu banda osatu zuen nolabait Tapiak lan hartan, eta bertako piezak abestuko ditu Modelo aretoan.

Atzoko aurkezpenean, Amagoiak berak (Matxinbentan 1971 urtean jaio eta Zarautzen bizi den kazetaria), Gari Berasaluze, kultura zinegotziak; Marina Bidasoro, Gipuzkoako Foru Aldundiko giza eskubide eta oroimen historikoaren zuzendari nagusiak; eta, Arantxa Erasun, euskal memoria fundazioko kideak hartu zuten parte. Garbi utzi zuten laurek ere ez dela liburu isolatu bat, lehen alea besterik ez dela eta atzetik argitalpen gehiago etorriko direla.

Liburua ostiraleko ekitaldian bertan erosteko aukera izango da, 12 eurotan, edo bestela, datorren astelehenetik aurrera, Kultura Sailak Sanz Enean dituen bulegoetan.

Liburu honetarako, Amagoiak herritar asko elkarrizketatu ditu. «Lana orain 10 bat urte hasi genuen Ion Benitok eta nik, eta jarraitzeko enkargua orain urte pare bat jaso nuen».

Udalaren asmoa liburu honen atzetik ekarpenak jasotzearena da. Testigantzak, dokumentu eta ekarpen berriak gehituko dira. kultura@zarautz.org posta elektronikoan jasoko dira guztiak.

Etorkizuna eraikitzeko, gertaturikoak, iluntasunean mantendu diren heriotz, preso ,errepresaliatu, bahiketa, sufrimendu, desjabetze… guztiak argitu behar direla aitortu zuen Amaia Gurrutxagak, «guztiek merezi dutelako».

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s