Igeldotik Oriorako bidegileak

Igeldo eta Orio arteko Mendizorrotz gaina, 1935ean. INDALEZIO OJANGUREN

Igeldo eta Orio arteko bidea, Mendizorrotz gainean, 1935ean. INDALEZIO OJANGUREN

1936ko irailaren 4an, arratsaldeko lauak aldera, Fronte Popularreko indarrek eta abertzaleek osatutako Zarauzko Gerra Batzordeak bandoa jo zuen, 19 eta 65 urteko zarauztar eta kanpotar guztiak Udaletxean zazpietarako “izen ematera” ager zitezen.

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Agertzen ez zenak zigor handiak jasoko zituela eransten zuen bandoak. Aurkeztu ziren guztietatik 164 hurrengo eguneko bost eta erdietarako zitatu zituzten, Mixerikordia etxe atarian. Besteak beste, Isidoro Lonbide Esnal, Juan de la Maza Gonzalez, Bonifacio Illarramendi Odriozola eta Juan Segurola zarauztar eskuindarrak eta udatiar gazte talde bat. Igeldora joan eta Oriorako bidea egitea zen asmoa, Donostiarako bidea itxirik gera ez zedin, erreketeak Andoainen eta Lasarten zebiltzalako jada.

Langileak eramateko autoak zazpi eta erdietan agertu ziren. Igeldora eraman zituzten 92, eta 72 Andazarratera, Asteasu eta Aia artean, lubakiak eta babesak egitera. Hamaika eta erdiak arte ez omen ziren lanean hasi Igeldokoak, ez erraminta ez buru agertu zirelako. Inork ez omen zien janik eman, gainera. Handik bueltan, batzuk autoz eta besteak oinez, oso berandu eta gose, kexa egin zuten Zarauzko Defentsa Batzordearen aurrean. Andazarratera joan zirenak hobeto antolatu zituzten, baina arrisku gehiago ere izan zuten, inguruetan zebiltzan erreketeek tiro egin baitzieten.

Hurrengo egunetan lanean segitu zuten, behar bezala antolatuta, eta egin zuten Igeldoko bide hura. Donostiatik ihesean alde egiten hasi zirenek erabili zuten lehenik. Haietatik ehunka Zarautzen gelditu ziren eta bertan hartu zuten ostatu, frankistek herrira gerturatu bitartean. Erreketeek ere erabili zuten, ordea. Oso egoki suertatu zitzaien Donostia hartu ostean Usurbil eta Orio berenganatu ahal izateko.

Advertisements

One thought on “Igeldotik Oriorako bidegileak

  1. Gure aitonak kontatze zunian jendia nola etortze zan Donosti aldetik igesi, eta nola eote zan Zarauzko plaza dana jendez beteta, emakumiak eta umiak lurrian lotan, hurrengo egunian Ketayan barkon bat hartzeko esperantzakin edo, nearrak ertetzen ziyon. Jendiak mantak eta eramaten omen zizkiyoen, gaba pasatzeko. Rekuerdo hori bereziki gogorra ite zitzayon.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s