Argiak itzali eta piztu

Zarauzko moila eta Getariarako bidea.

Gaueko iluntasunean, ate joka mikelete bat eta herriko hainbat gazte. Leihoan argi bat ikusi zutela, itsasontziren bati keinuka ari ote ziren jakitera joanak zirela. Lehorrean bakarrik ez, putzuan ere arerioak baitzituen errepublikak. Eta ez nolanahikoak.

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Uztailaren 26ko gauean izan zen. Sei egun lehenago eratua zen herriko Defentsa Batzordea, eta errepublikaren aldekoek denean ikusten zuten mehatxua. Itsasoan ere bai. Itsasoan ontzi ugari ikusten baitzen hara eta hona, eta argi baitzegoen faxisten ontziak zein motatako arrainen zelatan zebiltzan.

Zertan ari ziren galdetu zieten Montetxion bizi ziren hiru ahizpei gau hartan, zertara zetorren argia itzali-piztu-itzali-piztu aritze hura. Mikeleteak eta laguntzaileek argi utzi zuten etxea miatu nahi zutela. Moilako argiaren isla izango zela esanda bidali zituzten ahizpek bisitariak.

Biharamun ilunabarrean, bandoa jo zuten herrian: gaueko hamaiketatatik aurrera argiak piztuta eta balkoietako eta kaleko leiho guztiak zabalik eta errezelik gabe utzi behar ziren. Frankotiratzaileen beldur ote ziren idatzi zuen kronista karlistak bere paperetan.

'Almirante Cervera' gerra ontzia. Faxisten gerra tresna eraginkorra izan zen.

‘Almirante Cervera’, faxisten gerra ontzi ezaguna.

'Almirante Cervera' ontzian, torpedo bat prestatzen (eskuinean) eta jaurtitzen (ezkerrean).

‘Almirante Cervera’ ontzian, torpedo bat prestatzen (goian) eta jaurtitzen (behean).

cervera2

Abuztuaren 16ko gauean, hamaikak eta erdiak aldera, herriko argindarra eten zuten errepublikaren aldekoek. Herri guztia ilunpetan egon zen hurrengo goizeko seiak arte. Zurrumurru iturri bihurtu zen hori. Batzuen ustez, matxinoen gerra ontziak zebiltzan kostaldean eta Defentsa Batzordekoek ez zuten nahi argiak haien jomuga bihurtzea.

Besteren esanetan, Almirante Cervera ontzia inguruetan zebilen eta abuztuaren 17ko gauerdira arteko epea emana zion Donosti errepublikanoari amore emateko. Almirante Cervera-k eta faxisten beste hainbat gerra ontzik izua ezarria zuten Gipuzkoako kostaldean, hiriburua bonbardeatzen zutelako.

Azkenik, Santa Barbara gainetik gerra ontziei argiarekin keinuka ari zen norbait ere ikusi zuen jendeak. Inor ez zen joan, hala ere, Montetxioko ahizpen atea berriz jotzera.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s