“Hain gaizki eta goseak eta egarriak geundelako, Legion Extranjerara joateko baimena eskatu genuen”

Patxi Loiola Anzuola zarauztarrak langile batailoietan bizi izandako egoera latzak deskribatu zizkion Joxemiel Barandiarani libre geratu ostean. La Guerra Civil en Euzkadi. 136 testimonios inéditos (Bidasoa, 2005) liburuan jasota dago. Segidan, testigantza horren transkripzioa:

Gerra presoak lan behartuetan, datatu gabeko argazkian. Patxi Loiola ere pikatxoiarekin aritu zen, Guadalajaran.

Gerra presoak lan behartuetan, datatu gabeko argazkian. Patxi Loiola ere pikatxoiarekin aritu zen, Guadalajaran.

1. Lau apaiz euskaraz hitz egiten ari zirelako… hurrengo egunean zilindroari tiratzen lanean, janik gabe.

2. Iturriotz apaiz jaunaren hitzaldi edo konferentziak: “el seboso”… “el tío berrugas” eta abar…

3. Oteiza de la Solanako apaizaren hitzaldi edo konferentziak: esclavos de Moscu eta abar… jaietan entzundako mezak, hartutako komunioek ez zuten balio. “Porque aquel país es rico quereís separar hoy España”.

4. Neuri ere paliza eman zidaten.

5. Gudari batek “Gora Euzkadi” esan zuelako, fusilatu.

6. Alberdi apaizgaia moro batek fusilatu.

7. Guadalajaran pikatxoiarekin lanean ari zela txistu jotzen socialista kantatzen bat distraituta, legionario batek matxeteaz bertan hilda utzi.

8. Oteiza de la Solanan prisionero ginen langile batailoikoak ondo portatzen ginen eta egun batean alkateak, medikuak eta handizkiak… apaiza ere ba ote zen, garbi ez dakigu, eta erabakia propaganda egiten genuela ondo portatzen ginelarik, eta herri hartatik bidali egin behar gintuztela, herri guztia gure alde jartzen ari zela eta. Guk alde egin genuenean izugarrizko jendeak gure atzetik, negarrez ere bai, beraiek baino katolikoago ginela esaten ziguten.

9. Gudariekin guztiak txoratu eta, oso ondo portatzen direlako alde guztietan, militarrek, jendeak legionarioek ere frontetik gudariak eskatzen zituzten, Bizkaian ezagutu gintuztelako.

Teruelen koronelak: “Le felicito al capitán por… la artillería” (gudariak ziren). Eta kapitainak erantzun zion: “Sí, estos hombres son de hierro”.

10. Guadalajaran ez genuen entzuten mezarik eta jai eta aste lan eragiten ziguten.

11. Bergarako bat, Kiko izenduna, ama hiltzen zeukan eta baimen eske joan zen.

12. Mutil asko hiltzen dira abertzaleak. Azkoitian hasi ziren erreketeei entierroan musika jotzen eta gero utzi egin zuten; baina abertzale bat hiltzen denean jotzen dute burla bezala.

13. Guadalajaran hamaika kilometro egunero oinez eramaten gintuzten lanera. Eskuetan babak, ezin lanik egin eta, hala ere, nahita nahi ez lanera. Kojo edo errenka zebiltzanak ordu erdi lehenago bidaltzen zituzten besteekin batera hel zitezen lanera.

Hiru gailekok koinaka zeukaten on samarra, eta, han emanziotena despreziatu zutelako, hil egin zituzten.

14. Alemanak jan eta edanean eskandaloa, eta Zaragozan neskak alboan zituztela eskandaloan. Oteiza de la Solanan Etxeberria zeritzaion batek bere etxera eramaten gintuen euskal kantak kantatzera eta hala zion: “Irujo es hombre listo pero traidor. Me quitó la posesión de unas fincas que eran mías“. Herrian, berriz, esaten zuten arrazoi handiaz kendu zizkiola eta hura tonto handi bat zela.

15. Castro Urdialesen kartzelan gaudela, batzuetan etortzen ziren listarekin eta esaten zuten: “Fulano de tal y tal y tal…”. Esandakoak joaten ziren eta ez genuen gehiago haien berririk jakiten; baliteke hilak izatea…

16. Santoñan ur destilatua ematen ziguten edateko… Bainatzera hiru egunero joaten ginen… Eta egun batean bainuan ginen bitartean erropak ostu zizkiguten… beste gizon bati 7.000 pezeta ere bai. (…) Hain gaizki eta goseak eta egarriak ezin egonik geundelako, Legion Extranjerarengana joateko baimena bi aldiz eskatu genuen”.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s