Kubatar izan nahi izatetik, Espainia frankistaren alde hiltzera

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Pablo Manso de Zuñiga, Espainiako armadako komandantea, Zarautzen uda pasatzen ari zela harrapatu zuen uztaileko altxamenduak, eta Kubako banderaren babespean ezkutatu zen faxistek herria irailaren 20an hartu zuten arte. Egun hartan bertan, bere burua aurkeztu zuen agintari militarren aurrean, eta Pruna komandantearen laguntzaile jarri zen.

Zarauzko parrokia (eskuinean) eta Narrosko jauregia (aurrez aurre).

Narros jauregi atariko plazoleta (aurrez aurre). Eskuinean, parrokiako kanpandorrea.

“Egun batean, Mola Donostia hartzear zela zabaldu zuen norbaitek Radio San Sebastianen. Gezurra zen, eta monarkikoak kalera irten ziren: Arantzazu kalea eta Plaza Zaharra jendez bete ziren. Manifestarien artean militar batzuk zeuden. Besteak beste, Manso de Zuñiga, Pruna eta Gracia [erretiroa hartutako guardia zibila]. Manso de Zuñigak batzoki parean, esan zigun: ‘Orain estatutua eraitsiko dizuete, bonbekin’. Triastarrak eta Francisco Agirresarobe medikua ere manifestarien artean zeuden. Azken horrek ‘irabazi dugu!’ esaten zuen. Donostiatik zabaldutako albistea gezurra zela jakin zutenean, monarkiko-tradizionalistak kikildu egin ziren. Francisco Agirresarobe atxilotu egin zuten. Manso de Zuñigak Kubako bandera zabaldu zuen bere etxean; eta beste batzuek atzerriko beste bandera batzuk jarri zituzten beren etxeetan. Ez zuten jada espainiar gisa azaldu nahi”.

Ez, behintzat, Espainiako Errepublikaren aldeko agintarien eremuan. Juanita Etxabe Aldairenak dira aurreko hitzak. Gipuzkoa Buru Batzarrarentzat neskame lanetan ibilia, Joxemiel Barandiaranek 1937ko azaroaren 2an jaso zion testigantza, Angelun (Lapurdi). Hara erbesteratu zen Etxabe, izan ere.

Erbestera jo behar izan zuen Etxabek, eta espainiar izateko gogoa frankistek herria hartu bezain pronto piztu zitzaien batzuei Zarautzen. Prunak komandante militar kargua hartu zuen, eta azaroaren 6a bitartean egon zen Zarautzen agintari goren karguan. Tarte horretan gertatu ziren herrian eta inguruetan desagerrarazte eta hilketa latzenak. Hari laguntzen aritu ostean, Manso de Zuñiga Getariako, Zumaiako, eta, azkenik, Oñatiko komandante militar lanetan aritu zen.

Bizkaiko frontera bidali zuten apirilean, eta galdutako bala batek bizkarretik jo zuen Durango ondoan. Herri hori eta Gernika hartu eta berehala, maiatzaren 4ean izan zen. Zarautzen ehortzi zuten.

1937ko maiatzaren 6ko DIARIO VASCO egunkarian agertu zen Pablo Manso de Zuñigaren eskela (eskuinean, behean).

1937ko maiatzaren 6ko DIARIO VASCO egunkarian agertu zen Pablo Manso de Zuñigaren eskela (behean, eskuinaldean).

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s