Itsasontzi baten, Euskal Herritik kanpora…

Amagoia Gurrutxaga Uranga

“Itsasontzi baten, Euskal Herritik kanpora naramate eta ez dakit nora”, kantatzen zuen Kaxianok, eta euskal herritar askok bizi izan zuen egoera hori 36ko gerra garaian. Zarauztarrak ez ziren salbuespena izan. Gerratik ihesi, esaterako, 50 ume gutxienez ebakuatu zituzten atzerrira 1937ko udaberrian. Segidan, haur ebakuazio egutegia eta ebakuastuen zerrenda.

Habana itsasontzia Southamptonen atrakatzen, 1937ko maiatzaren 25ean. 4.200 ume zeramatzan Euskal Herritik.

‘Habana’ itsasontzia Southamptonen (Ingalaterra) atrakatzen, 1937ko maiatzaren 25ean. 3.861 ume zeramatzan Euskal Herritik.

1937ko urtarrilaren 4an, faxisten hegazkinek Bilbo bonbardatu zuten. Ordurako, Eusko Jaurlaritzak jasoa zeukan Parisen eskaintza bat, frontetik gertu bizi ziren haurrak jasotzeko. Bilboko bonbardaketa hura gertatu eta berehala, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Laguntza Sailak aukera eman zuen 5 eta 12 urte bitarteko haurrak atzerrira ebakuatzeko. Zerrendak sortu zituzten horretarako, gurasoek izen eman zezaten hala nahi bazuten. 1937ko urtarrilaren 9 eta 16a bitartean, 1.600dik gora eskaera jaso zituzten.

Jaurlaritzak martxo hasierarako lortu zuen britainiar armadaren eta Frantziako sindikatu eta talde humanitarioen babesa. Bizkaiko eta Gipuzkoako 450 haur haur martxoaren 21ean abiatu ziren Bermeoko portutik, Donibane Lohizunera, Campbell eta Blanche destroier britainiarretan. Handik, Oleron uhartera eraman zituzten, La Maison Heureuse koloniara.

Martxoaren 31n, frankistek Bizkaiaren kontrako erasoari ekin zioten eta Durango bonbardatu. Zibilak bonbardatzeko politika hark helburua lortu zuen: erabateko izua zabaldu zuen. Apirilaren 26an Gernika bonbardatu zutenean,  ebakuazio sistema azkartzea erabaki zuen Agirre lehendakariaren gobernuak. Frantziak eta Bretainia Handiak lagunduko zutela agindu zioten Gernikako sarraskiaren ondorioz eta, bonbardaketez gain, elikagaiak lortzeko arazoak areagotzen ari ziren. Guraso askok umeak ebakuatzea erabaki zuen. Tarte labur baterako izango zela uste zuten. 15 urtetik beherako umeentzako ireki zen ebakuazio aukera.

Belgika, Frantzia, Ingalaterra eta SESB ziren helmugak, baina guraso askok “atzerrira” edo “ahal den lekura” idatzi zuen izen-emate orrialdeetan. Abiatu aurretik, haur guztiek azterketa mediku bat gainditu zuten, eta helmugara heldu orduko txertatu egin zituzten. Jaurlaritzak Habana ontzia aukeratu zuen ebakuazio lanetarako. Harekin nahikoa ez, eta beste ontzi batzuk ere erabili behar izan zituen, hala ere.

Lehendabiziko espedizioa Santurtzitik abiatu zen, maiatzaren 6an. Habana ontzian 2.483 errefuxiatu —haurrak 2.272— eraman zituzten La Palliceko portura (Arroxela, Frantzia). Egun berean, Goizeko Izarra ontzian 361 haur atera zituzten Paulhacera (Okzitania). Maiatzaren 9an, Carimare, Chilteu-Palmer eta Margaux ontzietan 2.000 ebakuatu irten ziren Bilbotik: 500 haur eta bidaia txartela erosi ahal izan zuten 1.500 heldu, asko eta asko oso dirudunak. Frantziako agintarien arabera, espedizio horretako bidaiari gehienak Euskal Herrirantza abiatu eta, muga gaindituz, eremu frankistara pasatu ziren.

Euskal Herritik ebakuatutako haurrak, Orthezeko kolonian.

Euskal Herritik ebakuatutako haurrak, Orthezeko kolonian.

Maiatzaren 16an, Paulhacera abiatu zen Habana ere, 3.869 bidaiarirekin —haurrak 2.185—. Handik bost egunera, hilaren 21ean Ingalaterrarako bidea hartu zuen Habana ontziak, Ingalaterrarako espedizio bakarrean, 3.861 haurrekin. Southampton zuten zain. Biharamunean, 737 haur abiatu ziren La Pallicera, Cabo Corona ontzian.

Ekainaren 1ean eta 6an, Habana-k 3.728 (haurrak 2.318) eta 4.251 (haurrak 2.337) iheslari eraman zituen La Pallicera. Goizeko Izarra-k, berriz, 139 ume Baionara eraman zituen ekainaren 10ean eta 131 bi egun geroago. Ekainaren 13an, hala ere, Habana-k eraman zuen haur gehien: 4.500, Paulhacera. Haietarik 2.900 Frantzian hartu zituzten, baina 1.600ek Sontay baporera pasatu eta Leningradora (SESB) jo zuten.

1937ko ekainaren 19an hartu zuten frankistek Bilbo. Bukatua zen haurren ebakuazio masiboa. 50 zarauztar gutxienez ebakuatu zituzten, ia denak Bizkaitik.

Ebakuatutako haurretako asko koloniatan ezarri zituzten. Han, euskal kulturarekin lotuta segi zezaten saiatzen ziren (MEMORIAS DE GETXO webgunetik hartutako argazkia).

Ebakuatutako haurretako asko koloniatan ezarri zituzten. Han, euskal kulturarekin lotuta segi zezaten saiatzen ziren (MEMORIAS DE GETXO webgunetik hartutako argazkia).

EBAKUATUTAKO HAUR ZARAUZTARREN ZERRENDA

INGALATERRAra: 22

Aierdi Aldasoro, Iñaki

Aierdi Aldasoro, Xabier

Aldabaldetreku Arruti, Elisabete

Aldabaldetreku Arruti, Miren Lore

Aldabaldetreku Arruti, Pirmin

Arruti Larrañaga, Gotzon

Arruti Larrañaga, Jon

Arruti Larrañaga, Imanol

Asporosa Arruti, Patxi

Beristain Orbegozo, Jesus Maria

Garraztazu Subiñas, Antonio

Garrastazu Subiñas, Angel

Garrastazu Subiñas, Fernando

Izeta Deba, Ramon

Lopetegi Treku, Francisca

Lopetegi Treku, Miren

Murua Arregi, Iñaki

Murua Arregi, Kepa

Solaberrieta Mendiola, Miren

Solaberrieta Mendiola, Begoña

Trula Bardaji, Jose

Trula Bardaji, Rosa

BELGIKAra: 14

Elizondo Illarramendi, Sabin

Elizondo Illarramendi, Iñaki

Elizondo Illarramendi, Edurne

Goñi Bontigi, Ramiro

Goñi Bontigi, Jose Luis

Larrarte Olaskoaga, Miren

Larrarte Olaskoaga, Julian

Odriozola Arruabarrena, Manuel

Odriozola Arruabarrena, Andoni

Olabeaga Basurko, Arantxa (Ipar Euskal Herritik)

Olabeaga Basurko, Begoña (Ipar Euskal Herritik)

Olazabal Furundarena, Remigio

Olazabal Furundarena, Ramon

Urbieta Etxeberria, Jesus

SESBera: 4

Angulo Garcia, Rufino

Lopez Repiso, Juan

Martinez Telletxea, Cecilio

Urizar, Santa

FRANTZIAra: 10

Garrastazu Subiñas, Miren

Garrastazu Subiñas, Maite

Olazabal Furundarena, Agustina

Olazabal Furundarena, Romualdo

Zelaia Eizagirre, Joseba Mirena

Zelaia Eizagirre, Josefina

Zelaia Eizagirre, Lander

Zelaia Eizagirre, Margarita

Zelaia Eizagirre, Arantzazu

Zubeldia Zaldua, Jose Inazio

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s