Ordukoa orain da

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Oraindik orain, ez da erraza 1936ko uztailean zabaldu zen izugarrikerien kutxa irekitzea. Ez delako inoiz behar bezala itxi. Ordukoa bizi izan zutenen testigantzak biltzeko zailtasunak dira horren lekuko (*).

Getariatik Zarautzerako bidean, Indalecio Ojanguren kameraren aurrean. GIPUZKOAKO ARTXIBO NAGUSIA

Getariatik Zarautzerako bidean, Indalecio Ojangurenen kameraren aurrean. GIPUZKOAKO ARTXIBO NAGUSIA

Ezagutzen duzu; ezagutzen zaitu. Nondik hasi asmatu ezin hala ere.

—Hitz egin al dun X-ekin?

—Bai, baina nahiago zuen amak dakiena jaso. Zuzeneko bertsioa, badakik. Urte asko pasatu dituk eta kontalari asko bitartean. Hobe jatorriko kontaketa entzun.

Baietz dio haren buruak, baina ezetz lepotik beherakoak, gorputz hizkuntzak. Liburua hartu du. Hartuko omen ditu garaiko egunkarien kopiak ere. Amari erakusteko.

—Gure amak… hiru urte besterik ez zizkinan gertatu zenean…

—Bai, baina etxeko zaharren esanak ikasi zizkian, oker ez banagok.

—Ez, ez hago oker. Oso urduri jartzen dela gure ama halakoak gogoratzean, besterik ez. Eta bihotza ahul din!

Getariako kanposantuko izugarrikeriak, Oriorako bide bazterretako gorpuak, hiltzaileen eta hildakoen izenak entzutean, baiezkoa egin du buruarekin. Biktimen senideek erantzunak behar dituztela eta bertsio oso nahasiak daudela bota diozunean, liburua estutu du besoetan. Hitz egingo duela amarekin. Ezagutzen duzu, ezagutzen zaitu.

—Eskerrik asko!

—Ez dinat ezer agindu. Ez din hartaz hitz egin nahi izaten. Gure amarentzat, ordukoa orain dun.

Oraindik.

(*) Gaur goizean  Zarauzko Iñurritza auzoan izandako elkarrizketaren handi-aurkiak dira hemen jasotakoak.

Advertisements

One thought on “Ordukoa orain da

  1. Bihotza ixtututa geatu zait… Gure aitonak ere etzun nahi izaten hortaz hitzein. Bere seme-alabei apenas kontatu zien ezer, geyena neri kontatu zian; grabatu re in niyon elkarrizketa bat, baina zinta lan bateako entreagatu nun eta ez nun bueltan jaso, galdu in nun.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s