Dueson preso

Amagoia Gurrutxaga Uranga

1937ko abuztuaren 28tik aurrera, milaka euskal herritar sartu zituzten preso Duesoko espetxean (Kantabria, Espainia). Tartean zarauztarrak ere bai, bertako fitxategiaren arabera.

EAJ Eusko Alderdi Jeltzaleko eta Corpo Truppe Volontarieko (Francoren alde borrokatzera Italiatik joandako soldadu taldea) buruzagiek Santoñako Hitzarmena sinatu ostean, Duesoko espetxean izan zuen ziega euskal herritar asko.

Abuztuaren azken egunetan, Euzko Gudarosteetako 15.000 gudari inguruk italiar tropen esku utzi zituzten beren buruak. Eta Kantabria matxinoen esku geratu zen berehala. Espetxeko zuzendari lanetan, Jose Lopez Lacalle gernikarra jarri zuten frankistek. Haren agindupean ezarritako bizi baldintzen laztasuna, Luis Rezola Tximela-k bertako presoaldian idatzitako bertsoek adierazten dute.

1937ko abuztutik 1938a bukatu bitartean Dueson preso egondako 1.673 euskal herritarren fitxak zenbatu zituzten Carmelo Landa Montenegrok eta Luis de Gezalak (Espetxean 1937-1942. Bizitza eta heriotza giltzapean, Sabino Arana Kultur Elkargoa). Haien bilketa lanari esker dakigu ondoko zarauztarrak (behintzat) Duesoko espetxetik pasatu zirela:

Agirre Egaña, Ignacio

Zarautzen jaioa. 35 urte. Enpleatua. Ezkongabea. Zigorra: 30 urte eta egun bat.

Aizpurua Iraola, Jose

Zarautzen jaioa. 30 urte. Ebanista. Ezkongabea. Zigorra: 20 urte eta egun bat.

Albizu Oiarzabal, Ignacio

Zarautzen jaioa. 19 urte. Jornaleroa. Ezkongabea. Zigorra: 30 urte eta egun bat.

Beristain Etxabe, Victor

Zarautzen jaioa. 29 urte. Ebanista. Ezkongabea. Zigorra: 12 urte eta egun bat.

Etxabe Aldai, Jesus

Zarautzen jaioa. 26 urte. Kimikaria. Ezkongabea. Zigorra: 30 urte eta egun bat,

Zabalegi Gereka, Antonio

Zarautzen jaioa. 34 urte. Ebanista. Ezkondua eta 2 umeren aita. Zigorra: 30 urte eta egun bat.

Zabalegi Gereka, Pedro

Zarautzen jaioa. 30 urte. Ebanista. Ezkongabea. Zigorra: 30 urte eta egun bat.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s