Sebastian Txintxurreta Korta, hiltzera kondenatua

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Militarrek epaituta eta hiltzera kondenatutako zarauztarrak sei izan ziren. Gehienak, Santander erortzearen ondorioz. Guztiak ziren ezkertiarrak. Ia denak fusilatu egin zituzten, baina bat garrotez itota hil zuten.

Fernandoren eta Mariaren semea. Litografoa. Uztailaren 18ko altxamendua izan baino hilabete lehenago, Zarauzko UGTko Oficios Varios sail bateko idazkari kargua zeukan. 1936ko otsailaren 16ko hauteskundeetan Fronte Popularraren interbentore izan zen. Altxamendua gertatu berritan, herriko agintea hartu zuen Defentsa Batzordean sartu zen. 1937ko abuztuaren 26an Santanderren atxilotu zuten, armarik gabe, 157. Brigadako bulegoetako soldadu zela. UHP batailoitik ere pasea zen.

Zarauzko Guardia Zibileko postutik 1937ko irailaren 22ko datarekin Santoñara bidali zuten agiriaren arabera, “Gerra Batzordeko eta Herri Auzitegiko kide izan zen. Herriko harpilaketa eta atxiloketa guztien arduradun zuzena da, eta, erakutsi zuen sadismoagatik, ez du barkaziorik merezi. Bilboko kartzeletan senideak hamaika hilabetez preso eduki dituzten eskuindarren malko amaigabeen arduraduna da. Presoak jazartzera Donostiako erreten anarkistatik etorri ohi zen Zulaika izeneko baten lagun-mina zen. Lagunei ere irain egiten zien, eskuindarrak baldin baziren. Ordena Publikorako batzordeko kide ere bazen”.

Txintxurretak 1937ko irailaren 27an Santoñan deklaratu zuenez, egia zen UGTko sailetako bateko idazkari izan zela, baina irakurri zioten txostena ez zen berari buruzkoa, Jose Maria anaiarena baizik. Akusatuaren esanetan, “Mugimenduaren lehen bozpasei egunetan”, Zarauzko Defentsa Batzordeak herriko aginte goren gisa jokatu zuen, Donostiako Gobernadorearen ordezkaria bakarrik baitzegoen bere gainetik. “Salbokonduktoak emateaz arduratu zen, deklaratu duenez, eta Osasun Batzordeko buru egin zuten gero. Herriko ospitaleak antolatzeaz arduratu zen, eta herriko medikuen esku utzi zuen halakoen antolaketa”. Txintxurretak bost errekete zarauztar atxilotu izana onartu zuen, besterik ez. “Zarauzko udaletxean zegoela, ordea, sarritan agertu omen zitzaizkion Donostiatik etorritako milizianoak, presoen zerrendekin, eta nahi zutena egiten utzi ziela dio, beldurragatik”. Zulaika ezagutzen zuela, baina areriotzat zeukala, mespretxagarria iruditzen zitzaiolako. “Ordena Publikorako Herri Auzitegiko kide izatea ukatu du”.

Urriaren 11n hasi zuten Txintxurretaren aurkako epaiketa sumarisimoa,  Santoñan. Bi asteren buruan, hilaren 26an, epaimahaiak ebatzi zuen: heriotza zigorra. Karguak: Guardia Zibilaren txostenak jaso zituen guztiak. Abenduaren 17an fusilatu zuten. Deklarazioa hartu ziotenek idatzita utzi zuten: “Ez du tiro bakarra ere jo”. 26 urte zeuzkan.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s