Jose Joaquin Arruabarrena Mayoz, hiltzera kondenatua

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Militarrek epaituta eta hiltzera kondenatutako zarauztarrak sei izan ziren. Gehienak, Santander erortzearen ondorioz. Guztiak ziren ezkertiarrak. Denak fusilatu zituzten, bat izan ezik. Azken hori garrotez itota hil zuten.

Pedroren eta Carmenen semea. 1896an Zarautzen jaioa.  Ebanista. Ezkongabea. 1937ko irailaren 28an bere (eta beste hemezortziren) aurka hasi zuten berehalako epaiketa sumarisimoan deklaratu zuenez, Zarauzko Defentsa Batzordearen esanetara aritu zen erreketeak herrira ailegatu arte, guardiak egiten errepideetan eta etxe partikularretan. “1936ko irailaren 20an Zarauzko udaletxetik armak eta hainbat fardel jasotzeko lanetan aritu zen, eta Zumaiako Defentsa Batzordekoen esku utzi zituen beste hainbat lagunekin”. Erantsi zuenez, Zumaiatik Bilbora jo zuen zuzenean, eta bertan ebanista lanetan aritu zen martxo bukaera arte. “Lanik gabe geratzean, zapadoretara aurkeztu zen boluntario”. Garcia Hernandez 3 Batailoian sartu omen zuten. Santanderren errenditu artean batailoi horretan aritu zen lanean, gora egin gabe inoiz graduazioan, lubakiak eta babeslekuak egiten. “Auzipetuak deklaratu du Accion Republicanako kidea izan zela Azañaren bi urteko agintaldian, eta Udal Gestore izan zela tarte horretan. Ordutik, ez omen da inongo alderdi politikotako kide izan, baina bai UGTkoa, 1935etik”.

Zarauzko Guardia Zibilaren txostenaren arabera, Defentsa Batzordearen azken aginte egunean udaletxeko arma guztiak atera zituena zen Arruabarrena. “Baita ustez balioko objektuz beteta zegoen fardelak eta Banco Guipuzcoanoko balioak ere. (…) Azaña zale sutsua zen”. 1937ko urriaren 6ko data dauka azken epaiak: heriotza zigorra. “Matxinadarekin bat egiteagatik”. Matxinoen aurka antolatutako erakundeetan parte hartzeagatik, esan nahi baita. “Perbertsitatearen eta gertakarien garrantziaren larrigarriekin”. Bilbon fusilatu zuten, 1937ko abenduaren 16an. 41 urte zeuzkan. Hil ostean ez ziren amaitu, hala ere, haren aurkako ekinbideak. 1938ko azaroaren 9an, Guardia Zibilaren Zarauzko etxetik gutuna bidali zuten Bilbora, 15.183 zenbakiko epaiketa sumarisimoan epaitzen ari ziren Jose Joaquin Arruabarrena Larrinagako espetxean hila zela jakinarazteko. Auzipetua ordurako ondo zigortua zeukatela zertifikatu ostean, bigarren epaiketa egiten ari zitzaizkion militarrek auzia bertan behera uztea erabaki zuten. “Prozesatua hil ostean, egokia da sumario lanak behin-betiko sobreseitzea”. 1939ko otsailaren 4a zen.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s