Garrotearen izuaz

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Larrinagan (Bilbo) preso egondako zarauztarren arabera, Zarauzko Gerra komisario izandako Heliodoro Ramiro Blazquez bertan exekutatu zuten, garrotez, eta hura hiltzen ari zirela makina matxuratu eta berriz garrotatu behar izan zuten. Izenik eman gabe, gauza bera kontatu zuen Jose Estornes Lasak Un gudari navarro en los frentes de Euskadi-Asturias-Cataluña (Auñamendi, 1979) liburuko pasarte honetan:

“Larrinaga. Hamalau lagun garrotatu behar dituztela zabaldu da. Zutoin nardargarria sartu behar duten ur depositoaren patioa geuk, presook garbitu behar izan dugu. gauez, jende asko ateratzen hasi dira. Deitu dioten batek uko egin dio ziegatik irteteari.

-Hemen akabatu beharko nauzue, ni ez naiz hemendik irtengo. Ez dut garroterik nahi.

-Ez dizute garroterik emango, ziur dagizut; zu fusilatu egingo zaituzte -esan dio zelatari batek, agindua erakutsiz.

Presoa lasaitu egin da orduan, eta erantzun du:

-Hori beste kontu bat da. Goazen.

Lasai utzi da eramaten.

Hainbesterainokoa da garrote vil-ak eragiten duen izua!

Bart, garrotatzen ari zirela, hiltzeko makina matxuratu egin da. Presoa kendu eta lurrean utzi dute, konorterik gabe. Borreroak bere erramintekin konpondu du patibuloa. Kondenatuari indizioa eman eta bere onera ekarri dute. Segidan, berriz ere patibuloan eserrarazi eta garrotatu egin dute”.

P.S.: Garrote vil delakoarekin, kondenatuari burdinazko lepoko bat jarri eta, lepoko hori estutuz estutuz, muturrean bola bat zeukan ziriarekin lepa-hezurra puskatzea zen helburua. Normalean, itota hiltzen ziren kondenatuak, oinaze izugarriak jasan ostean.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s