Galtzaileen hildakoak, gutxienez 57

Amagoia Gurrutxaga Uranga

1936ko gerra galdu zutenek, duela 35 bat urte, altxamenduaren ondorioz hildako zarauztarren zerrenda osatu zuten. Zerrenda hori ez dago itxita oraindik.

Emilio Mola jeneralak Iruñetik diseinatu zuen 1936ko uztailaren 18ko estatu kolpea, karlistak eta falngistak lagun. Diseinu lan horien barruan, hainbat agindu eman zituen matxinoen jardunbideak arautzeko. 1936ko maiatzaren 25eko data dauka Molak izenpetu zuen lehendabiziko arauak, eta hala dio: “Se tendrá en cuenta que la acción ha de ser en extremo violenta para reducir lo antes posible al enemigo, que es fuerte y bien organizado. Desde luego, serán encarcelados todos los directivos de los partidos políticos, sociedades o sindicatos no afectos al movimiento, aplicándoles castigos ejemplares a dichos individuos para estrangular los movimientos de rebeldía o huelgas”.

Molak berak uztailaren 19an izenpetu zuen agindu honek are bortizkeria gehiagoren gosea ageri du: “Es necesario crear una atmósfera de terror, hay que dejar sensación de dominio eliminando sin escrúpulos ni vacilación a todo el que no piense como nosotros. Tenemos que causar una gran impresión, todo aquel que sea abierta o secretamente defensor del Frente Popular debe ser fusilado”.

Heriotza, horixe izan zen errepublikaren aurka matxinatu ziren militarren jazarpenaren lehendabiziko zutabea. Izua barreiatzeko. Zarautzen, beste euskal herrietan bezalaxe, Molaren bandoek izan zuten beren eragina. Ez da ahaztu behar haren zerbitzura antolatutako Nafarroako errekete eta falangista zutabeek Gipuzkoan eragin zuten izua. Zarautzen bertan ere baziren erreketeak eta falangistak, gainera, haiekin bat egiteko prest.

Herria beren esku geratu orduko, kolpistek hilketa zentzagarriak egin zituzten Zarautzen. Errepublikaren aurka hildakoak martiri bihurtu zituzten, aldi berean, eta haien gorazarrerako ekitaldiak ohiko; Fronte Popularrarekin bat egin zuten hildakoei, berriz, ezin zitzaien ez hileta elizkizunik egin ez oroimen ekitaldirik eskaini. Horrela, gerra galtzaileak euren senide hildakoen dolua agertu ezinda eta irabazleen martirien alde desfilatzera behartuta bizi izan ziren. Jarraian, galtzaileen hildakoekin orain arte osatu ahal izan dugun zerrenda dator. Duela 35 urte herriko hainbat gudarik eta lekukok egindako bilketa lana du oinarri.

Zarauztik desagerraraziak (5)

Bergara Agote, Isidro

Cazon Pelaez, Francisco

Diez, Gregorio

Lahore Bilbao, Jose

Usobiaga Zabala, Antonio

 

Epaiketa militarrean hiltzera kondenatu eta exekutatuak (6)

Alonso Muñoz, Jose

Andreu Mortro, Rafael

Arruabarrena Mayoz, Jose Joaquin

Martinez Aramaio, Gerardo

Ramiro Blazquez, Heliodoro

Txintxurreta Korta, Sebastian

 

Epaitu gabe, Zarauztik kanpo exekutatuak (7)

Aizpurua Iturzaeta, Juan Miguel

Aizpurua Zestona, Eusebio

Arruti Alkorta, Eusebio

Etxabe Alberdi, Felipe

Larrarte Arrese, Esteban

Pagadizabal Iribar, Jose Francisco

Uralde Rodriguez, Francisco

Frontean zein espetxean hilak (37)

Abruza Urbistondo, Vicente

Aierbe Arregi, Juan

Alzibar Eizaguirre, Jose Antonio

Amuskibar Mendizabal, Miguel

Anzuola Soroa, Anastasio

Aramendi Azkue, Isaac

Arkarazo Areso, Pedro

Arriaga Egizabal, Jose

Bergara Agote, Jose

Bidaurre Bidaurre, Manuel

Eizagirre Odriozola, Felix

Eizmendi Manterola, Blas

Etxeberri Agirresarobe, Inocencio

Fraile Toledo, Eugenio

Gereka Etxabe, Candido

Gezalaga Pagola, Manuel

Gomez Lagarto, Belarmino

Isart Laskurain, David

Larrarte Odriozola, Justo

Lertxundi Mendizabal, Ignacio

Larrañaga Manterola, Simon

Lertxundi Mendizabal, Ignacio

Lizaso, Juan Jose

Martinez Gonzalez, Paulino

Martinez Gonzalez, Saturnino

Murua Sarobe, Jose Maria

Ortiz de Zarate Arregi, Jose Maria

Pinedo Rojas, Alberto

Rezabal Arruti, Gregorio

Royo Ubera, Jose

Trula Arrecigor, Manuel

Unzurrunzaga Ugarteburu, Jose

Uralde Martinez, Francisco

Zabalegi Gereka, Manuel

Zabalegi Gereka, Antonio

Zinkunegi Aiestaran, Antonio

Zinkunegi Zabala, Gotzon

Bestelakoak (2)

Berazadi Gonzalez-Etxabarri, Juan

Zabalegi Goikoetxea, Jose

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s