“Espainiaren alde” eroriak

Amagoia Gurrutxaga Uranga

36ko gerran, frontearen alde bietan erori ziren zarauztarrak. Herria hartu bezain pronto, frankistek gazteak gerrara bidaltzen hasi ziren. Batzuk boluntario joan ziren, besteak ez. Matxinoen alde borrokan hildakoen zerrendan 32 pertsona zenbatu zituzten gerra garaileek. Guztien aldeko hiletak eta omenaldiak antolatu zituzten, herritarrak ekitaldiotan parte hartzera behartzen zituzten.

Cuadro de honor de los caídos y ex-combatientes voluntarios de Zarauz. Bertan, bai Erreketeekin bai Falangerekin boluntario joandakoen izenak ere jasota daude.

Cuadro de honor de los caídos y ex-combatientes voluntarios de Zarauz. Bertan, bai Erreketeekin bai Falangerekin boluntario joandakoen izenak ere jasota daude.

1938ko irailaren 20an, Zarautz hartu zuten bigarren urteurrenean, Zarauzko martirien –Francok gidatutako Mugimendu Nazionalaren alde eroriak hala izendatu zituzten– omenezko monumentua bedeinkatu eta inauguratu zuten herriko parrokian. Juan Jose Pradera Mugimenduko Gipuzkoako burua (eta La Voz de España egunkariko zuzendaria) bertan izan zen. Monumentua “parrokiaren kontra, ekialdean” egin zen, Jose Maria Huarte komandante militarraren proposamenez. Komun publikoa zegoen han, eta Udalak lekuz aldatu zuen, monumentua bertan ezartzeko.

Santa Marinako ermitan egondako gurutze handia jarri zioten. Eta oinarrian, hamaika zarauztar bataiatzeko erabilitako pila. Monumentuak, gainera, 21 erramu koroa zeuzkan, xingola gorri-hori batekin bakoitza. “Herriko martirien” eta herrian bizi izanik hil ziren kanpotarren izenak 1939ko uztailaren 12an ezarri ziren, Ciano kontea Italiatik herrira bisitan etorri zenean.

Guztien aldeko hiletak, desfileak, omenaldiak eta manifestazioak ordaindu eta bultzatu zituzten ordurako agintari zibil eta militarrek, eta gerora ere hamaika ekitaldi antolatu zituzten haien memoriaren gorazarrerako. Hauek dira frankisten alde frontean hildakoak:

Jose Aizarnazabal Oliden

Francisco Aizpurua Eizagirre

Jose Alvarez Bohorquez Arteaga

Jose Maria Amilibia Azpiazu

Blas Aranburu Etxabe

Francisco Aranburu Lizaso

Cesareo Arin Arruti

Jose Maria Arozena Merikaetxeberria

Jaime Arteaga Falguera

Juan Azkue Aldanondo

Mariano Beristain Zubeldia

Francisco Borja Arteaga

Jose Maria Etxabe Osa

Angel Eizagirre Artetxe

Manuel Enbil Areizaga

Jose Maria Enbil Areizaga

Carlos Errazkin Zubikarai

Ignacio Esnal Amilibia

Gervasio Esnal Ostolaza

Juan Illarramendi Aldalur

Fermin Iribar Arzalluz

Francisco Isasti Jauregi

Alejandro Letemendia Ormazabal

Jose Maria Lizarralde Pagadizabal

Enrique Miranda Bidaurre (*)

Miguel Orbegozo Eizagirre (*)

Jose Ostolaza Iturzaeta

Mauricio Sarobe Segurola

Jose Torregarai Agote

Jose Urdanpilleta Guridi

Jose Uria Gabilondo

Jose Urkola Iartza

(*) Madrilen 1936an fusilatua.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s