Lau miliziano, desagerraraziak

 

Kanposantu ingurua, XX. mende hasierako postalean. Atzean, Zarautz ageri da.

Kanposantu ingurua, XX. mende hasierako postalean. Atzean, Zarautz kaskoa ageri da.

Frankistek herria hartu eta gutxira, bederatzi pertsona desagerrarazi zituzten gutxienez Zarauztik. Haien artetik lau, nor eta nongoak ziren inoiz jakin ez den lau miliziano.

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Hilerrian hil zituzten guztiak. Altxamenduaren aldeko tropak Zarautzen sartu zirenean, bat lo aurkitu omen zuten  baserri batean. “Miliziano bat hil zuten hilerrian. Herriko plazan atxilotuta eduki zuten, eta Untzain baserrikoek ikusi zuten nola fusilatu zuten, paretaren kontra”, Francisco Javier Aranburu Arangurenen arabera.

Hilerrikoak ez, baina plazakoak zuzenean ikusi zituztenak bat baino gehiago dira. Ez alferrik, bultzaka eta arrastaka ibili zuten miliziano hura komandantziakoek. Egungo musika plazako kioskoaren kontra autoa geldituta, Txoko aldetik Makazaga etxe aldera begira egon zen, han jolastu ohi ziren haurren ikusgarri. Eskuak lotuta. Komandantziakoek Santa Marinatik barrena hartu zuten hilerrirako bidea, hari tiraka. Sekula ez da jakin nor edo nongoa zen.

Beobate baserriko ukuiluan harrapatu zituzten beste hiru miliziano, faxistak herrira sartu berritan haiek ere. Zaurituta zeuden, bertako alabaren arabera; bat oso larri, beso bat falta baizitzaion. Herriko kanposantura eraman eta bertako ate ondoan exekutatu zituzten. Ez da gehiago jakin haiei buruz.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s