Isidro Bergara Agote, desagerrarazia

 

Isidro Bergara bulegaria zen ogibidez. Lantokitik eraman zuten atxilo matxinoek. Gaur arte.

Isidro Bergara bulegaria zen ogibidez. Lantokitik eraman zuten atxilo matxinoek. Gaur arte.

Frankistek herria hartu eta gutxira, bedderatzi pertsona desagerrarazi zituzten gutxienez Zarauztik. Horietako bat, Bergara Agote bulegari gaztea. Jeltzalea zen eta herritik ihes egitea aholkatu zioten, baina amarekin etxean geratzea erabaki zuen, ezer txarrik ez zuela egin-eta.

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Joseren eta Teodoraren semea. Asteasun 1913an jaioa. Eusko Jaurlaritzaren 1939ko maiatzeko txosten baten arabera, “matxinoak herrira sartzean asesinatua”. Datu gehiago ere ematen ditu agiri horrek: “25 urte [sic]. Ezkongabea. Altzari fabrika bateko bulegaria. Eusko Alderdi Jeltzalera afiliatua”. Uztailaren 18ko altxamenduaren ostean Zarautzen eratu zen Defentsa Batzordearentzako lanean aritu zen. “Salbokonduktuak-eta” egiten, haren iloben arabera. Matxinoak gero eta gertuago zeudela-eta, alde egiteko esan omen zion Jose anaiak. Ezetz erantzun zuen, ordea, ezer txarrik ez zuela egin erantsita. Jose Bergara frontera joan zen, beraz. “Isidro ezkongabea zen eta amarekin etxean geratzea erabaki zuen”, Karmele Olaskoaga Bergara ilobaren esanetan. Letemendia y Compañía enpresan lanean ari zela bila etorri, eta arrastaka eraman omen zuten. Manuel Etxabe nagusia behin eta berriz joan ei zen Narrosko komandantziara, haren berri galdetzera. Halako batean, “Etxabe, no venga más por aquí porque si no va a ir usted por el mismo camino” erantzun omen zioten. Halaxe utzi zion galdetzeari Isidro Bergararen nagusiak. Senideak, berriz, galdera askorekin eta erantzun gutxirekin daude. Ez dakite ez zein egunetan eraman zuten eta ez non, ez noiz, ez nortzuek hil zuten. Bertsio desberdinak jaso dituzte, gainera, haren heriotzaren inguruan. Zenbaiten esanetan, itsasora jaurti zuten haren gorpua, eta horregatik ez zen inoiz agertu. Beste batzuen arabera, egungo udaletxe ondoan akabatu eta lurperatu zuten. Udaletxetik irten eta eskuinetara hartuta dagoen lehendabiziko eraikina egin zutenean, hain zuzen ere, hezurdura bat agertu zen orube hartan. 1956ko kontuak dira horiek, eta inork ez daki zer egin ote zuten hezurdura harekin. “Beste bertsio bat ere eman digute orain ez dela asko. Zarauzko neska gazte batzuk asko ibiltzen omen ziren Donostian hango militar jendearekin, eta haiek esan omen zieten behin, bakarren batzuk kaperara sartuak zituztela. Inor kaperara sartzeak esan nahi zuen apaiza bidaliko ziotela, hiltzeko presta zedin. Gurea han [Ondarretako kartzelan] ote zegoen esan digute”. Ez dakite ezer gehiago.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s