Francisco Cazon Pelaez, desagerrarazia

 

Francisco Cazon, Natividad alabarekin, Zarauzko kale nagusian.

Francisco Cazon, Natividad alabarekin, Zarauzko kale nagusian.

Frankistek herria hartu eta gutxira, bederatzi pertsona desagerrarazi zituzten gutxienez Zarauztik. Horietako bat, Cazon Pelaez. Orioko Arin y Embil lantegian egiten zuen lana, UGTko kide gisa ageri da Udal Artxiboan gordetako sinadura bilketa batean. Aizarnazabalgo bide bazterrean tiro jo eta hilda utzi zuten.

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Martinen eta Antoniaren semea. Andaluzian, Malagako Torrox herrian jaio zen 1891an. Orioko Arin y Embil lantokian egiten zuen lana. Justa Ilintxeta Larrearekin ezkondua eta lau umeren aita. Matxinoak herrira sartu eta gutxira atxilotu eta Narrosko komandantziara eraman zuten. UGTko kide gisa sinatu zuen udaletxean gordeta dagoen sinadura bilketa batean. Faxistak herrira sartzear zirenean Orioko zubia eraisteko erabili zen dinamita barreiatu izana leporatu zioten, antza denez. “Ama eta ahizpok Orion geunden, badaezpada ere. Aita anaiarekin geratu zen, Zarautzen. Kale nagusian bizi ginen, eta hara joan zitzaizkion bila. Narrosera eraman zuten. Gutun bat bidali zigun handik, errugabe hiltzen zela esanez”.

Natividad Cazonek urteak behar izan zituen aitaren hilketa epaileek onar ziezaioten. Azkenean, Azpeitiko auzibide epaileak eman zion arrazoia, 1990ean. “Aizarnazalgo bidean akabatu zuten, eta eroritako tokian utzi zuten gorpua. Herrikoek jaso zuten, eta hilerrira eraman”. Notario aurrean deklaratu zuten bi lekukori esker, hori guztia jasota dago agiri ofizialetan. Aurrena, alabaren hitzak:  “1936ko urriaren 1ean asesinatu zuten. Bi gizonezko joan zitzaizkion etxera bila. Atxilotuta eraman zuten eta gau horretan bertan tiroz hila agertu zen Aizarnazabalgo bide bazter batean. Hango hilerrian eman zioten lurra”. Froga bezala, Jesus Gurrutxaga Lizasoren eta Jose Maria Ostolaza Etxanizen testigantzak aurkeztu zituen Francisco Cazonen alabak. Aizarnazabaldarrak ziren biak. Deklaratu zutena: “1936an 13 eta 14 urte zituztela hurrenez hurren, gogoan dutela Aizarnazabalgo batzuek hartu zutela Francisco Cazon Pelaezen gorpua eta ikusi egin zituztela hura Aizarnazabalgo hilerrian lurperatzen”. Lekukoek erantsi zutenez, Natividad Cazonek esandako guztia egia zen, Aizarnazabalen denek baitzekiten hala gertatu zela. Aizarnazabalgo erregistro zibilean 1990eko martxoaren 9an idatzi zuten hildakoaren izena. Ez, ordea, heriotzaren arrazoia: “Ezezaguna” dago idatzita atal horretan. Ana-Isabel Molina Castiella epaileak hilketa onartua zuen arren.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s